bilatu
Bisita gidatua
 

2009-11-19
15.-Pasaia Badiaren Erregenerazioa
Azken eguneraketa: 2009-11-19

Jaizkibelgo magalean Kanpoko Portuaren eraikuntza fase erabakiorrean dago, bi urteko kudeaketen ondoren, Ingurumen Ministerioaren oniritzia jasotzeko zain (Ingurumenean Eraginaren adierazpena). Portuko Aginpideak aurreikusitako epeen arabera, 2012an dartsenaren obrak hasiko dira eta 2020an hau zerbitzuan izango da; 200 Ha-ko azalera izango du (160 Ha. dike eta kaiek beteko dute) eta bertan energia instalazio bat jartzea aurreikusita dago (260.000m2). Bestalde, Jaizkibiaren lana dago, administrazio publikoek Jaizkibelgo korridorea orokorrean eta Pasaiako badiaren ingurua zehazki modu berezi eta koordinatuan biziberritzeko duten borondate eta konpromisotik jaiotzen den izaera publikoko elkartea. Osatzen duten erakundeen interesak kanalizatu eta batzen dituen erakundea da. Bere helburuen artean Pasaiako badiaren inguruan bizi eta lan egiten duten hiritarren bizimodua hobetzea nabarmendu daiteke – sozialak, ingurumen alorrekoak eta ekonomikoak - sistema koherente baten barruan Jaizkibelgo korridore intermodaleko azpiegiturak egokitu eta gaurkotzeaz gain.

 
Irudiak:
 
 
Artxiboak:
Pasaia Badiaren Erregenerazioa.pdf

 

 

Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria