2009-11-19
13.-Donostialdea, Sartzen Erraza den Hiria
Azken eguneraketa: 2009-11-19
Hirian, garraio publikoaren erabilera (hiri barruko autobusa) gero eta zabalduagoa dago, 2008an 28 milioi bidaiariren zifra gaindituz eta aurreko urtearekin konparatuta, % 2,8ko igoerarekin. Hiri barruko autobus garraioaren zerbitzua nabarmen hobetu da, bai zerbitzu eta ibilbideen zabalkundearekin, baita Donostia, Hernani, Irun eta Tolosako hiri barruko ibilbideekin, nahiz hiri arteko ibilbide guztiekin (Eibar-Iruņea eta Bilbo-Donostia-Baiona izan ezik) eta txartel bakarraren erabileraren ezarpenarekin ere bai (2008ko abendua); proiektuan dago RENFE eta Euskotren txartel bakarrean integratzea.
Donostiak mugikortasun irisgarrian hiri erreferente bilakatzearen alde eginiko apustuak bidegorri sare garrantzitsuan, kaleak oinezkoentzat egitean eta garraio publikoaren sustapenean (autobus ekologikoak, erabilera maiztasuna, ibilbide berriak...) du bere isla.
| |
| Irudiak: |
 |
|
|