2009-11-19
11.-Donostia, Bake-Kulturaren Gunea
Azken eguneraketa: 2009-11-19
Gizarte kohesioa landu egin behar da, ez da bat-batean lortzen ezerezetik eta lan hau beharrezkoa eta amaitezina da.
Ziurrenik, egiten dugun akats nagusienetakoa hauxe izango da: gure gizartean baloreen errespetuaren garrantzia, behin eta berriro eta belaunaldi guztietan zehar, azpimarratzeko beharra ez ikustea.
Horregatik, Donostia balore hauen defentsan aitzindari bihurtu behar dugu, intolerantzia, erasoak,... atzean utzita. Bide beretik, gurea bezalako gizartean egin beharreko lanak giza eskubideak errespetatuko dituen gizartea eta giza eskubideen defentsan militantea izango den gizartea lortzen lagunduko digu.
Hitz bitan: hiri solidarioa.
Behar honi aurre egiteko eta Donostiak bakearen alde egin duen apostua islatzeko nazioarteko baliabidea Giza Eskubideen Institutua (egoitza Aieteko Jauregian izan dezakeena) eta tolerantzia, errespetua, elkartasuna, gizalegea ... bezalako Baloreetan oinarritutako Heziketa bultzatzeko jarduera lokalen egitaraua izango lirateke.
| |
| Irudiak: |
 |
|
|