2009-11-19
4.-Donostia Turismoa
Azken eguneraketa: 2009-11-19
Modu integralean eta jasangarritasunez turismo alorrari heltzea oinarrizko erronka da eredu turistikoa “berriro asmatzeko”. Aipatu eredu turistikoaren aurrekari historikoak, zalantzarik gabe, Donostian kokatzen dira.
Donostiak turismoa lantzeko modu edo era berriei heldu behar die eta hori idiosinkrasian oinarriturik egin behar du;turismotik bizi izan den hiri baten ikuspegitik. Horretarako, turismoa jarduera garrantzitsu bilakatu behar du eta jasangarritasun irizpideak hartu behar ditu. Alorra modernizatzeko irizpideak honako hauek izan behar dute, beste batzuen artean: donostiarren lehentasun eta jarduerekin bat datorren turismoa sustatu; prezioen igoera, eremu publikoen okupatzea eta mugikortasun arazoak ekartzen dituen masifikazioa ekidin; kalitatezko turismoa, merkataritza eta ostalaritzaren modernizazioa, kultura, kirol eta turismo ekintzen arteko lotura eta turismo gaztea eragiten duten neurriak sustatu.
| |
| Irudiak: |
 |
|
|