Helburua
D.1
Donostialdeako hiri komunitatea eratzea garapen
koordinatu, orekatu eta jasangarri metropoli gune
bakar gisa ulertuta.
Estrategiak
D.1.1
Hiri Komunitatean, lurralde antolaketa eta garpen
sozio-ekonomiko zein proiektu estrategikoen gestioari
dagokionez, hausnarketa eta erabaki hartze koordinatu
eta adostua ahalbidetzeko tresna eta erakundeak
sortzea.
D.1.2
Metropoli mailan, integratuta dagoen eta sustengagarria
den garraio sistema bat sortzea, garraio publikoa
eta auto pribatuaren alternatiba den garraio publikoa
erabiliz.
D.1.3
Donostiak Hiri Komunitatearen erdigune gisa duen
erakargarritasun eta identitatez bultzatzea, beste
udalerrietarantz proiektatuz, zentralitate berriak
ahalbidetuz, bai eta hauekiko funtzio berriro orekatzea
ere.
D.1.4
Jasangarritasuna metropoli politiketan zeharka sartzea
(hiri garapen konpaktuak, errebalorizazioa, egoera
txarrean dauden guneak berreskuratzea, natura eta
hiri kalitatea zaintzea, garraio publikoa...).
Helburua D.2
Hiri Komunitatearen kanpoalderako proiekzioa bultatzea
gipuzkoa inguruan eta euskal hiri sisteman bere
posizioa bultzatuz, bai eta estatu zein nazioarteko
erreferentzia sareetan bere parte-hartzea bultzatuz
ere.
Estrategiak
D.2.1
Hiri Komunitateak Europa eta nazioarte mailan dituen
hiri sareen presentzia indartzea.
D.2.2
Hiri Komunitatea, nazioarteko garraio azpiegitura
sareetan sartzea bultzatzea.
Helburua D.3
Gizarte donostiarrean, hiri aurreratuenen Informazio
eta Komunikazio Teknologiaren (IKT) zerbitzuen eskaintza
eta erabilera lortzea.
Estrategiak
D.3.1
Informazio eta komunikazio teknologia berriak hiritarrek
erabil ditzaten bultzatzea, eguneroko bizitzan hauek
duten erabilerari buruzko formazio, zabalpen eta
sentsibilizazioaren bidez.
D.3.2
Hainbat gizarte kolektiborentzat erabilgarri eta
erakargarri diren zerbitzu/edukiak sortzea bultzatzea.
D.3.3
IKTetan, enpresa ekimenen garapena bultzatzea.
D.3.4
Eduki/zerbitzu publikoak sarean eskaintzea (informazioa
eta administrazio tramiteak) eta hiritarren parte-hartze
interaktiboa bultzatzea, baita horien arteko erlazioa
ere.
D.3.5
Informazioaren gizarteko azpiegiturak zabaltzea
eta inbertsioa bultzatzea, oinarrizko zerbitzu eta
zerbitzu aurreratuen eskaintza zabalena eta merkeena
lortzeko, baita informazioaren gizarte zibilaren
garapena ere.
D.3.6
Hirian, Informazioaren Gizartearen alorrean lan
egiten duten agente eta erakundeen arteko koordinazioa
bultzatzea.
|