Helburua
B.1
Donostia, kultur produkziorako sormen eta berrikuntza
polo bihurtzea, argitaletxe eta ikus-entzunezko
sektoreak bai eta arte sorkuntza sektoreak ere bultzatzearen
bidez, teknologia berrien erabilera aplikatuari
arreta berezia jarriz.
Estrategiak
B.1.1
Egitura edo foro iraunkor bat sortzea, agente publiko
eta pribatu desberdinen arteko lankidetza eta koordinazioan
oinarrituta, berrikuntza eta sormena bideratu eta
sustatzeaz gain, Donostia topagune eta sortzaileak
egoteko toki bihur dezan.
B.1.2
Dagoen enpresa ehuna sustatzea bultzatzea, bai eta
kultur sormen eta produkzioari lotutako ekimenak
ezarri eta garatzea ere, esperientzia eta know-howari
on eginez, bai eta funtzio eta agente desberdinen
arteko interakzioari ere
B.1.3
kultur industriari aplikatutako informatika garapen
berriak ahalbidetzea, bai halaber hezkuntza, informazio,
entretenimendu, enpresen zerbitzu, eta abarrei erlazionatutakoak.
B.1.4
Bertako kultur ekintza eta produkzioa sustatu eta
zabaltzea bultzatzea, bere kalitate eta kontsumorako
jarrera transmitituko duen prestigioaren onarpenerako
gizarte klima zabal dadin bultzatuz.
Helburua B.2
Donostia, zientzia eta teknologia hiri gisa eratzea,
sektore berritzaileen garapena bultzatuz.
Estrategiak
B.2.1
Sektore berritzaileekin erlazionatutako (IKT, Mikroelektronika,
Nanoelektronika, Materialak,...) alor desberdinen
arteko koordinazio egiturak sortzea, hauen artean
nahiz hiriaren osotasunean, berrikuntzak bultzatzeko
sinergiak hobeto aprobetxa daitezen lortzeko
B.2.2
Sektore berritzaileen zientzia teoriko zein aplikatuaren
inguruko ikerketa-zentroak jartzea bultzatzea.
B.2.3
Kultura ekintzailea, formazioa eta sektore berritzaileetan
enpresa- ekimenak garatzeko baldintza egokiak sustatzea.
Helburua B.3
Donostia nazioartean teknologia, aplikazioak eta
osasun zerbitzuetan hiri erreferente bihurtzea.
Estrategiak
B.3.1
Bioteknologia sektorearen garapena eta espezializazioa
bultzatzea, eta genomikoa baita koordinazio eta
eusteko azpiegiturak biosanitario alorrean sartzea
ere.
B.3.2
Osasunarekin erlazionatutako berrikuntza eta zerbitzu
kalitatea bultzatzea.
|