Helburua
A.1
Donostia kalitate sorkuntza eta berrikuntza hiri
erreferente bihurtzea merkataritza, kultura, kirol
eta turismoan
Estrategiak
A.1.1
Hiriak, antolaketa parte-hartzaile eta koordinatua
edukitzea, publiko-pribatuen lankidetza aktibo eta
profesionalizatutako gestioan oinarrituta, Donostiaren
turismo eta promozio politika dinamizatu eta gestionatuko
duena.
A.1.2
Dagoen zerbitzu eta ekintza eskaintza indartzea,
kultur programazioari dagokionez, turismo eta kirol
produktu berriak indartu eta garatuz. Hauek dauden
baliabideak optimizatu eta hauen nazioarteko proiekzioa
handitu dezaten; ondorioz, baita europar sareetako
parte-hartzea ere.
A.1.3
Berritutako marka irudi bat garatzea, kalitatea,
berrikuntza eta modernitateari lotutakoa, aisialdirako
erreferentzia hiri gisa bere egoera hobe dezan,
bai Gipuzkoan, bai EAEn, bai Estatuan zein nazioarteko
foroetan ere.
A.1.4
Babes tresnak sortzearen bidez, turismo, merkataritza,
kultura eta kirol kalitatea ebaluatzeko sistemak
babestu, zabaldu eta jartzea bultzatzea.
Helburua A.2
Elkar erlazionatutako eta kalitate handiko hirigunea
lortzea, non hiria hiritarrentzat berreskuratuko
litzatekeen, hiriaren balore historikoak jasangarritasun
klabean integratuz, elementu egituratzaile berriekin.
Estrategiak
A.2.1
Hiri garapena jasangarritasun irizpideekin planifikatzea;
irizpide hauek hiri kalitate maila altuak bermatuz,
bai hirigune berrietan bai sendotuta daudenen berritzean.
A.2.2
Zaindu beharreko guneak argi mugatzea, berritze
eta paisaia balore berezkoen aldeko politikak bultzatuz,
orain, baztertuta dauden guneen sarbidea, eta elkarren
arteko loturak hobetuz.
A.2.3
Tresnak sortzea, batetik hiritar eta agente kualifikatuenen
inplikazioa, parte-hartzea eta irizpide-hartzea
bermatzeko, hiriaren garapen eta diseinuaren inguruan.
Bestalde, hiriaren hirigintza politiketan helburuak
argitzen eta hauen gestio azkar moderno eta dinamikoa
bermatzea.
A.2.4
Zenbait hirigune hiriaren egiturara integratzea
oztopatzen duten eta hiri birmoldatzea oztopatzen
duten azpiegitura nahiz hiri hesiak ezabatzea, nahikoa
aprobetxatuta ez dauden elementu natural eta hiri
elementuen gaitasun antolatzaile eta zentralitate
berriak bultzatuz.
Helburua A.3
Bertako Administrazio parte-hartzaile, moderno eta
eraginkorra lortzea, hiritarrei kalitatezko zerbitzuak
eskainiko dizkiena, bereziki bertako administrazioari
dagokionez..
Estrategiak
A.3.1
Bertako administrazioaren antolaketa hobetzeko prozesu
bati aurre egitea, honek alor guztien arteko ekintza
koordinatua bultzatu. eta hauen autonomia eta ardura
bermatzeko.
A.3.2
Gestio teknika aurreratuak erabiltzea, lortutako
emaitzen ebaluazio eta kontrol tresnak garatuz.
A.3.3
Giza baliabideak egituratu eta egokitzea, eta formazio
politiken bidez ardura eta emaitza kultura sartzea.
A.3.4
Hiritarren parte-hartzea bultzatu eta egituratzea.
|