bilatu
Bisita gidatua
 
2001. urtean Donostia hiriarentzat Plan Estrategiko bat egitearen ideia sortzen da.
Garapena 2002. urtean hasi zen, ondoren Plan estrategikoaren eremu estrategikoak ezarriko zituzten lan taldeak eratuz. Donostiafutura.net webgunearen abiapuntua ere urte honetan izan zen. Bertan erabiltzaileek beraien ideiak utzi ditzazkete eta beste donostiarrenak baloratu.

Etorkizuneko proiektuak, orain ari dira eztabaidatzen 2004. urtetik aurrera burutzeko.

2010. urtetik aurrera iritsiko da guk nahi dugun hiria, Plan Estrategikoaren helburuak gauzatzen direnean. 2004ean amaitu zen gogoeta estrategikoaren prozesua eta Plan Estrategikoa osatzen duten 15 proiektu eragile eta ildo estrategikoak onartu zituzten, aho batez. Hori guztia, Plan Estrategikoa Donostia: Amaiera-Txostena (lau ardatz eta hauei dagozkien helburuak ditu) izeneko dokumentuan jaso zen.

2005ean aurrerapen handia egin zen proiektu estrategikoen sustapenean, erreferentziazko hirien benchmarking-ean, eta baita Plana eta proiektuak jarraitu eta ebaluatzeko tresna eta metodologiari dagokionez ere.

2006 urtean zehar hainbat proiektu eragileek bultzada garrantzitsua izan dute zenbait elkarteen eraketarekin. Ortzibia (Donostiako aireportua sustatzeko elkartea) Jaizkibia (Pasaiako badiaren birgaitzea kudeatzen duen elkartea).

Gaur egungo egoera

2010 Plan Estrategikoa ordezkatuko duen 2020 Estrategia berriaren lanak aurrera doaz eta fase erabakigarrian sartuko dira datozen hilabeteotan. Diagnostikoa egin eta datozen urteotan gure gizartearen joerak aztertu eta gero, 2020ra begira Donostiaren balizko eszenatokiak identifikatu dira. 

2009 urtea lan neketsua suposatzen ari zaio  Plan Estrategikoko Batzar Delegatuari, urtean zehar bilera ugari egin baitira eszenatokiak identifikatu, hiriko diagnostikoa balioztatu etb…ahal izateko.

Datozen hilabeteotan lantaldeak abian jarriko dira datorren hamarkadarako helburuak eta estrategiak definituko dituzte. Lantaldeek,  ehun pertsona ingururen partaidetza ahalbidetuko dute, hauen artean, alor ezberdinetan adituak, gazteak…

Nola dago ? >>

 

Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria