|
2004-01-14
Donostiako Plan Estrategikoa
urtarrilaren bukaeran
onartuko da
Batzorde eragileak hil honen 29an berriro
bilera bat egingo du hiriko 2010 urte arteko
proiektuak onartze aldera
Batzorde Eragileak Kursaalen urtarrilaren
29an egingo duen bileran onartuko da Donostiako
Plan Estrategikoa. Datozen urteotako aurreikusi
diren proiektuak biltzen dituen lan agiri
bat aurkeztuko da aipatu bileran. Planeko
bulegoak azken bi urteotan egin lanaren eta
Donostiako agente publiko nahiz pribatuek
egin bilera askoren ondorio da agiri hori.
Batzorde Eragilea abenduaren 18an ere bildu
zen Donostiako Udaletxean. Bilera horretan,
Kepa Kortak, Plan Estrategikoko zuzendariak,
hiriko proiektu eragileak azaltze aldera agiri
bat aurkeztu zuen. Ondoren, eta Planean ohiko
den legez, denbora tarte bat utzi zen parte
hartzaileek egoki zeritzotena eransteko. Hausnarketa
horiek urtarrilaren 29an onartuko den agiri
berrian azalduko dira.
Beraz, Donostiako Plan Estrategikoa garai
berri baten aurrean dagoela esan daiteke,
hain zuzen ere, aspalditik lantzen ari diren
proiektuak errealitate bilakatuko dira. Plan
horien guztien, hemendik gutxira aurkeztuko
dira, helburua Donostia alor ezberdinetan
erreferentzia hiri bilakatzea da.
|