bilatu
Bisita gidatua
 
 

2004-02-17

Plan Estrategikoari buruzko elkarrizketa digital bat egin da DIARIOVASCO.COM webgunean

2010 urte arteko Donostiako proiektuen inguruko xehetasun gehiago ezagutu ziren

Otsailaren 19an Donostiako Plan Estrategikoaren zuzendari Kepa Kortak www.diariovasco.com-ek antolatutako bideo-txat batean hartu zuen parte.

2010 urte arteko iraupena izango duen Donostiako Plan Estrategikoa onartu berria da eta une egokia da etorkizuneko gure hiriko proiektuak zein diren ezagutzeko. Orain gutxi eskainitako prentsaurreko batean Donostiak behar dituen hamabost proiektu estrategikoen berri eman zen. Etorkizuneko proiektu horiek Planaren lau ardatz nagusiei egiten diete erreferentzi: Kalitatearen Hiria, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria, Pertsonen Hiria eta Harremanez beteriko Hiria.

Bideo-txatean gai horiek aztertu ziren eta interntautek eginiko galdera eta zalantza guztiak erantzun ziren. Helbide hone ikus daitezke erantzunak eta galderak:
http://videochat.diariovasco.com/?korta.

  subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria