bilatu
Bisita gidatua
 
 

2003-02-3

Donostiako Plan Estrategikoaren Onartuta

> Lotura egokiak dituen hiria

  •   Donostialdea, Sartzea erraza den hiria. Ibilbide motzean eta luzean loturak konponduko dituzten akzioak integratzea da helburua: garraio partzuergoaren sorrera, trenbide sarearen hobekuntza eta autobus zerbitzuarekin lotura. Hori guztia mugikortasun sistema jasangarri baten baitan. Ez dira alde batera utziko urrutiko lekuetara iristeko aukera emango duten proiektuak; aireportua eta inguruko hirien sistemekin lotzeko aukera emango digun abiadura handiko sarea ( Miarritze, Loiu-Bilbo, Gasteiz..).

  •   Pasaiako badiaren eraberritzea. Zalantzarik gabe Donostia aldeko eta Gipuzkoako hirigintza eraldaketa proiektu handiena da, kontsensu instituzional eta sozial garrantzitsua eskatzen du eta horretan Donostiak zer esan handia du. Badiaren etorkizunaren gaineko hausnarketak Donostia aldeko herrien partaidetza eta instituzioen arteko elkarlana eskatzen du.

  •   Europako Sareetan txertatuz Hiria internazionaltzeko estrategiak. Donostia, zalantzarik gabe, izaera europar handiena duen euskal hiria da. Bere izaera irekia sustatu egin behar da Donostia aldea hirurehun mila biztanleko hiri eraginkor bat bilakatuko duen barne sare eraginkor bat sustatuz (horretarako Hiriko komunitatea egituratzeko ekintzak proposatu dira, hala nola, Hiriko Agintarien Foro iraunkorra). Sare handiagoetarako sarrera ere sustatuko da Eurohiriaren bidez eta Europako eta munduko antzeko hiriekin lotuko gaituzten beste batzuen bidez.

  •   Informazioaren Gizartea garatzeko plana. Informazioaren Gizarterako Kontseilu baten sorrerak eta Donostia informazioaren arora hurbilduko duten ekintzek, gizartearen zati handi bat baztertua gera ez dadin, alfabetizaziorako ekintza koordinatuak eta azpiegituretarako irismena eskatzen dute. Euskadi, Informazioaren Gizartea, e-gipuzkoa edo e-donostia.net bezalako programak euskarri egokiak izan behar dute Donostia IKTen erabileran abangoardian kokatzeko.

ITZULI

  subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria