bilatu
Bisita gidatua
 
 
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna eta elkarrizketak
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana
 komunikabideetan
 

2003-02-3

Donostiako Plan Estrategikoaren Onartuta

> Pertsonen hiria

Ez du gauza handirik balio kalitatezko edo ekintza berritzaileak dituen hiriak sozialki orekatua eta solidarioa ez bada. Kohesio sozialak datozen urteotako arazo sozial handiak konponduko dituzten proiektuen aldeko apustua eskatzen du.

  •   Auzoak birsortzeko eta suspertzeko programa. Ekintza plan baten egituraketa auzoak pixkanaka birsortu eta suspertze aldera. Epe motzeko, ertaineko eta luzeko ekimenak bilduko ditu aipatu programak (zerbitzu eta merkataritza gune berriak, mugikortasuna, e.a).

  •   Etxebizitza Plana. Hiriko arazo sozial garrantzitsuenari irtenbidea ematea da xedea. Etxebizitzen prezioari aurre egiteko ahalik eta lasterren hirigintza operazioak jarriko dira abian, hala nola, babes ofizialeko etxebizitza asko, bereziki alokairuan jartzeko. Instituzioen arteko ahalik eta lankidetza handiena lortzea ezinbestekoa.

  •   Donostia Bakearen kulturarako eremua. Giza Eskubideen Institutu baten sorrera eta Baloreak sustatzea helburu duen ekimen programa (tolerantzia, begirunea, solidaritatea, gizalegea, dibertsitatea...) dira Donostiak erreferente izan behar duen proiektu bateko erreferenteak.

  •   Donostia Hiri irekia. Inmigrazio alorrean Plan bat garatzeko balioko duten ekimenak proposatu dira. Hiru funtzio bete beharko ditu: kohesio sozialaren markoan integrazioa babestu, dibertsitatea eta elkarbizitza bezalako baloreak hedatu eta elkarbizitza balorea landu istiluak ekidite aldera. Inmigrazioa funtsezkoa eta beharrezkoa da kultura aniztasuna sustatzeko.

  •   Adinekoak zaintzeko programa eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea. Datozen urteotako arazo sozial garrantzitsuenetako bat konpontzea ahalbidetuko duen instituzioen arteko estrategia bat ezartze aldera ekintzak sustatzea. Etxebizitzen egokitzapena, irismena hobetzea, etxeetako eta gizarteko zerbitzuen egokitzapena eta azkenik banandu gabeko belaunaldien arteko eremuen sustapena ahalbidetuko duten ekintzak proposatu dira.

ITZULI

  subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria