|
2003-02-3
Donostiako Plan Estrategikoaren
Onartuta
> Kalitatearen hiria
- Donostia, Kulturaren hiria:
Kultura alorrean estrategia bat ezartze
aldera (Azpiegiturak, Kudeaketa, Eskaintza
eta eskaera) ekimenak garatuko dira. Horretarako
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko,
Victoria Eugenia Antzokiko (Arte Eszenikoen
Zentroa) eta San Telmo museoko proiektuak
garatuko dira. Proiektu horiek abian jartzeko
batetik Euskal Kultura eta Euskararen egungo
ikuspegia eskaini beharko dute eta bestetik
hizkuntza eta kultura aniztasunera irekita
dagoen hiriaren ideia islatu beharko dute.
Kultura edukiontzi izatetik Donostia Kulturaren
Faktoria, sormenaren hiri, bilakatzea da
helburua.
- Donostia Merkataritza Zentroa.
Kalitatezko merkataritzarekin loturik dagoen
hiria Merkataritza Zentro handi bat bilakatu
nahi da. Auzoetako zentro handien eta merkataritza
fluxu handiagoak atzematen dituen Merkataritza
Zentro Handi Ireki baten artean oreka aurkitzea
ezinbestekoa da. Hipermerkatuen aro honetan
lehiakor izateko kudeaketa modelo egokiak
izan beharko ditu merkataritza zentro ireki
horrek.
- Donostia Turismoa.
Hiriko alor tradizional hau egituratzea
da xedea, XXI. mendera egokitu behar da
eta Donostian hain garrantzitsuak diren
Urgul, Akuarioa edo Igeldo bezalako eremuak
berrasmatu egin behar dira eta horretarako
Kirol Portua bezalako proiektu berriak abian
jarriko dira. Eskaintza koordinatzeko eta
marketing estrategia zehatz baten bidez
Donostiaren irudi bateratua emateko egitura
indartsu bat beharrezkoa da.
- Donostia Natura. Balorea
emateaz gain elkarren artean lotu behar
diren eremu naturalen babesa eta suspertzea:
Urumea ibaiko parkea, Ulia, Kristina Enea,
Satrustegi, Urgul, Miramon. Hiriaren inguruko
beste leku batzuekin lotu behar dira: Lau
Haizeta, Artikutza, e.a.
- Hiri administrazioa modernizatzeko
plana. Donostian berrikuntza sustatzeak
ekimen garrantzitsuak eskatzen ditu administrazio
publikoari dagokionez. Hiri administrazioak
antolamendu eraginkorra bilatze aldera ekimen
garrantzitsuak proposatzen ditu, hala nola,
Hiritarren arretarako Zerbitzu Integrala,
Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
erabiliz deszentralizazioa eta XXI. mendeko
administrazio publikora egokitzeko berrantolaketaren
garapena.
ITZULI
|