bilatu
Bisita gidatua
 
 
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna eta elkarrizketak
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana
 komunikabideetan
 

2003-02-3

Donostiako Plan Estrategikoaren Onartuta

> Zientziaren eta Berrikuntzaren hiria (Sormena eta berrikuntza)

  •   Donostimedia. Ikus-entzunezko alorra garatzearen aldeko apustua. Prestakuntzan, inkubazioan eta multimedia alorreko proiektuen garapenean eta enpresa berrietan oinarrituko den dinamizazio programa bat. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Miramongo Teknologia Parkea, Enpresa Berritzaileen Zentroa eta Zinealdea (Oarsoaldea) funtsezko guneak dira irudiaren hiria sustatzeko. Ez dugu ahaztu behar Europako jaialdirik garrantzitsuenetako baten egoitza dela gure hiria.

  •   Biopolo. Etorkizuneko aukeretako bat Osasunarekin loturiko Teknologiak dira. Horien eraginez Gipuzkoako industriaren ohiko alorrak eralda daitezke eta alor horretan esperientzia berriak garatzen ari direnak susta ditzake, hau da, teknologia sozialak (Matia Institutu Gerontologikoa, Inasmet, Gureak, ….). Donostian ez ezik Europako zati handi batean ere hasi berria den alor horren sustapena ahalbidetuko digun i+G+B zentro bat sortzeak garatzeko bidean den espezializazio alor horren hazkundea dakar berekin. Gainera, alor horretako ikerketaren aldeko apustuari loturik daude bioteknologia eta biomedikuntza alorrak, zein, parke tekonologikoaren ondoan kokatuta dagoen Euskadiko ospitale zentro handienean garatzen diren.

  •   Zientzia eta Teknologia Berriak garatzeko programa. Ikerketa eta Berrikuntza sustatzeko ekimenak Donostian fokalizatze aldera neurriak ezarriko dira (Teknologia Parkea, Ezagutza eta Harreman Sistemaren Garapena, Ekintzaile Plana...)

ITZULI

  subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria