bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna eta elkarrizketak
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana
 komunikabideetan
 

2005-05-19
Lehen mailako bost txostengilek osatzen dute maiatzaren 19 eta 20an Tabacaleran egingo den hirigintza-etorkizunari buruzko AGORA Jardunaldien egitaraua

Tabacaleran (Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa) AGORA egingo da, gure hirien etorkizunari buruz eztabaidatzeko topaketa. Bertan, txostengile adituek hartuko dute parte, tokiko agenteekin batera. Etorkizuneko hiriari buruzko ikuspegia azalduko dute guztiek, gure hurbileko ingurunera aplikatuz (Donostia eta Donostialdea), Plan Orokorra eztabaidatuko den urte honetan bereziki.

Agora "Gure hirien hirigintza-etorkizuna. Donostia eta Donostialdea. Ikuspegiak" delakoa, Donostiako Plan Estrategikoak, Arkitekturako Goi Eskolak (E.H.U.), Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak eta Donostiako Udalak antolatu dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Kutxaren babesa du.

2005EKO MAIATZAK 19, OSTEGUNA
10.0 Hiri-erronkak gaur egungo hiri-eremuan
Txostengilea: Jose Mª Ezquiaga: Doktorea arkitekturan, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Doktoratuaren Aparteko Sariduna, eta Soziologian eta Politika-Zientziatan Lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Gaur egun Hirigintza Irakasle Titularra da Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, eta unibertsitate ezberdinetan irakasle gisa egindako ibilbide luzeari esker lortu du aipatu kargua. Honez gain, jarduera praktiko ugari egin du bai arkitekto gisa, bai aholkulari gisa: hiri ezberdinen antolamendurako planak egin ditu, alde batetik, eta Lurralde-Antolamenduari buruzko Terra, Redes de Cooperación Europar Programa eta URBAL Programaren 4. Sarea antolatu ditu, bestetik.

16.00 Zabalgunearen lezioa eta egungo hiri-prozesuak

Txostengilea: Ángel Martín: arkitekto hau hirigintza arloan jardun da Euskadin, batez ere, eta baita Euskaditik kanpo ere. Esparru ezberdinetan egin du lan, ikerketa eta proiektuak barne, eta sari ugari jaso du horri esker. Urbanistika eta Lurralde Antolamendu Irakasle titularra da Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (UPC) 1998 urteaz geroztik. Bere argitalpen eta artikuluen artean, ondorengoak aipa daitezke: "Futuro urbanístico para la comarca de San Sebastián" (lankidetza, Donostia, 1980), "La construcción de Tolosa" (Bilbo, 1993), "Lo urbano en 20 autores contemporáneos" (Barcelona, 2004), "Los orígenes del ensanche Cortázar de San Sebastián" (Bartzelona, 2004)


2005EKO MAIATZAK 20, OSTIRALA


10.00 Hiri Trinkoa - Hiri Zehaztugabea, iraunkortasunean oinarritutako ikuspegia


Txostengilea: Salvador Rueda: Biologia eta Psikologian Lizentziatua da, eta bere jakintza ekologia eta iraunkortasunaren esparruan aplikatu du, Bartzelonako Ekologiaren Tokiko Agentziako Zuzendari izatera iritsiz. Honez gain, Ciutat Vella Berpizteko Programaren koordinazioan hartu du parte. Bere lanen artean, ondorengoak aipa daitezke: "La Ciudad Sostenible Resumen y Conclusiones" (1997), "Habitabilidad y Calidad de Vida" (1997), "La Ciudad compacta y diversa frente a la conurbación difusa" (1997), "Ecología Urbana (1995)","Barcelona, ciudad mediterránea, compacta y compleja. Una visión de futuro más sostenible" (2003).


12.00 Hiri-proiektu handiak kudeatu eta garatzeko tresnak. Kultura-proiektuek Hiriaren garapenean duten eragina.

Txostengilea: Pablo Otaola: Bilbao Ría 2000 elkarte publikoaren zuzendari izan zen. Erakunde guztiek osatzen dute aipatu elkartea, eta Bilboko eta bere eragin-eremuko hirigintza-proiektuen kudeaketaz arduratzen da. Honez gain, Arte Garaikideko Valentziako Institutuko Zuzendariorde izan zen Pablo Otaola. Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari hau Zorrozaurre Master Plana gauzatuko duen Komisioko Zuzendaria da. Asmo handiko proiektu honen helburua zera da, Bilboko sarreran dagoen 800.000 m2 industria-lur berriztatzea.

16.00 Hiriaren ikuspegi inklusiboa

Txostengilea: Zaida Muxí Martínez: Buenos Airesen jaiotako arkitekto hau "La arquitectura de la ciudad global" (2004) lanaren egilea da, eta Jordi Borja edo Josep María Montanerren lan eta artikuluen egilekidea da "El espacio público: ciudad y ciudadanía" (2003), "Reflexiones en torno a la vivienda mínima" (2004), "Arquitectura catalana re-enfocada" (Arquitectura aldizkaria, 331. zenb. COAM), "Urbanismo tardo racionalista" (Arquitextos, 13. zenb. Ricardo Palma arkitektura eta hirigintza Fakultatearen Aldizkaria. Lima, Peru)...). Jose María Montanerren Bazkide eta kolaboratzailea da, eta bere arkitektura estudioan burutzen duen jarduerarekin osatzen du hezkuntza arloan egiten duen lana. Honez gain, Urban Technology Consulting-en kolaboratzen du (Jordi Borja da bertako zuzendaria) eta Emakumearen Kataluniar Institutuan hartzen du parte (Hirigintza eta Eguneroko Bizitzan aditua da).

  igo
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria