bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna eta elkarrizketak
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana
 komunikabideetan
 

2005-05-06
Topaketak - Encuentros

Donostiako Plan Estrategikoak "Topaketak-Encuentros" izeneko sektore-hitzaldiak antolatu ditu, ezagutzak partekatu eta Donostiaren etorkizunari buruzko gogoetan aurrera egiteko. Helburua zera da, gure hiriaren etorkizuna eraikitzeko adostasun eta lankidetza sustatzea.

HELBURUAK

- Donostiak aurrera darrai hiriaren estrategian, etengabe BERRITUZ. Topaketa hauek teoriaren bidez osatu nahi dute aipatu berrikuntzaren sustapena.
- Donostiako eragile garrantzitsuei datozen urteotan Hirian eragina izango duten sektoreen errealitatea ezagutzera eman. Proposatzen diren aldaketen aurrean eragileen jarrera proaktiboa lortzea da helburua.
- Harreman-sistema. Sektore bereko eta sektore ezberdinetako profesionalen arteko harreman-sarea sortu, diziplinartekotasuna bultzatuz.
- Ezagutzak partekatu.
- Sormen-gaitasuna sustatu.


IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTOREA

"Donostimedia" proiektua, 2004ko ekainean Donostiako Plan Estrategikoan parte hartzen duten eragile guztiek onartua:

"Donostimedia. Ikus-entzunezko alorra garatzearen aldeko apustua. Prestakuntzan, inkubazioan eta multimedia alorreko proiektuen garapenean eta enpresa berrietan oinarrituko den dinamizazio programa bat. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Miramongo Teknologia-Parkea, Enpresa Berritzaileen Zentroa eta Zinealdea (Oarsoaldea) funtsezko guneak dira irudiaren hiria sustatzeko. Ez dugu ahaztu behar Europako jaialdirik garrantzitsuenetako baten egoitza dela gure hiria."


"TELEBISTAREN ORAINA ETA GEROA". Mikel Lejarza, Arbol Taldeko kontseilari ordezkaria.

Plan Estrategikoak Ikus-entzunezkoen Sektorea bultzatu nahi du, beste batzuen artean, gure ingurunean. Mikel Lejarzak ikus-entzunezko baliabideen etorkizuna hobeki ezagutzen lagunduko digu, telebistarena bereziki.

Árbol taldeko kontseilari ordezkariak hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean, maiatzak 6, arratsaldeko 18.30etan, Kutxaren Andia Aretoan. Hitzaldiaren izenburua "Telebistaren oraina eta geroa" da, eta ondorengo gaiak hartuko ditu barne:

1. Telebista eragin handiena duen ikus-entzunezkoa da oraindik.
2. Publizitateari dagokionez, negozioa bide onetik doa.
3. Telebista publikoaren krisia.
4. Audientzien zatiketa.
5. Egungo finantza-egoera.
6. Muga digital berria.
7. Telebista egiteko modu berriak.
8. Ba al dago espaziorik kate berrientzat?.
9. Publikoen zahartzea eta migrazioa Internetera.
10. Ondorioak eta etorkizuna.

Mikel Lejarza CURRICULUMA

Mikel Lejarza Bilbon jaio zen, eta kazetaria eta Historian Lizentziatua da. Gaur egun irakaslea da Rey Juan Carlos Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitatean, eta bazkidea da honez gain.

Beste konpainia batzuen artean Globomedia produkzio-etxea barne hartzen duen Árbol Taldeko Kontseilaria da; honez gain, FDF Kateko Presidente, Pi Banaketa Taldeko Presidenteorde eta Pantalla Digital-eko Kontseilari Ordezkaria da. Telebistaren Nazioarteko Akademiako kidea ere bada. Lehen irrati autonomikoa den Radio Euskadiko Zuzendari, Albistegi eta Kiroletako Zuzendari, eta ETBko Antena eta programazio Zuzendari izan da. Telecincon Zuzendari Nagusi izan zen. Honez gain, Vocento taldearentzat egiten du lan, eta aipatu taldearen Ikus-Entzunezko Estrategiaren Komitean hartzen du parte.

  igo
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria