|
2003-02-05
Martxoan, datorren hamarkadarako
hiriaren apustu estrategikoak identifikatuko
dituzten "trakzio proieketuak" onartuko
dira
8-10 proiektu aurrera ateratzea dago aurreikusita.
Donostiako Plan Estrategikoan dabiltzan lan-taldeek
martxorako onartu beharko dituzte datorren
hamarkadarako hiriaren apustu estrategikoak
identifikatzen dituzten "trakzio proiektuak".
Azken lau hilabeteetan lau ardatz estrategiko
zehaztu dira: Kalitatearen Hiria, Kreatibitatearen
Hiria eta Berrikuntza, Pertsonen Hiri Kohesionatua
eta Hiri Erlazionatua. Gainera, urtarrilean
zehar Batzorde Sustatzaileak helburu eta estrategiak
onartu ditu etorkizuneko trakzio proiektuen
onarpenaren aurrekari gisa.
Martxorako 8-10 proiektu egon behar dute
hiria estrategia horiekin lotzea lortu behar
dutenak.
Gauza daitezkeen ekimen batzuk honakoxeak
dira: estazio intermodala, garraio partzuergoa,
bigarren ingurabidea edota Urumeako autobia.
Bestalde, badira ikerkuntza biomedikoa nahiz
ikus-entzunezkoen alorrari lotuta dauden proiektuak;
Gisa horretan, litekeena da Miramon teknologi
parkea eta EITB inguruan media park bat egitea.
Horrez gain, Tabacaleran eraiki daitekeen
kultura garaikideko zentroak Donostiako kultur
esparrua handiagotu dezake.
Bestetik, Donostiako Plan Estrategikoak harremanetan
oinarritutako sistema (harreman sarea) sortu
nahi du eta, horrez gain, gure ezagutza-sistemaren
analisian murgildu nahi du. Besteak beste,
Planean ageri diren jarduerekin lotuta dauden
zereginetan dabiltzan profesional donostiarrekin
lotura izatea da kontua; hala, Donostiari
lotuta egoteaz gain, euren ezaupideez nahiz
jakituriaz baliatzea izango genuke gisa horretan
proiektu estrategikoak garatzeko.
|