|
2003-01-09
www.donostiafutura.net web
orriaren audientzia hobetu egin da
Plan estrategikoaren web orriak bisita
hazkunde nabarmena izan du 2002ko azaroa eta
abenduan. Gehien kontsultatutako atala Partehartzeari
dagokiona da.
Plan Estrategikoaren web orriak, azken hilabeteetan
bisita hazkunde nabarmena izan du. www.donostiafutura.net
orriaren audientzia nabarmen hobetu da azaroa
eta abenduan, eta abenduko bigarren astean,
ia sei mila bisita izatera iritsi zen.
Web gune guztian, audientzia handiena izan
duen atala, Partehartzeari dagokiona da. Atal
honetako asteroko bisiten batezbestekoa zazpiehunekoa
izan da, abuztu eta abendu artean. Partehartze
atalean, foro, inkesta eta Ideia Berri atalaren
bidez, hiritarren partehartzea lortu nahi
da. Tresna hauek, donostiarrek, hiriaren alor
desberdinen inguruko iritziak azaltzeko erabili
ohi dituzte.
Adibideren bat jartzeagatik, Foroetan, inmigrazioa,
Administrazio Publikoaren eraginkortasuna,
etxebizitza edo garraioa bezalako gaiak aipatu
dira. Momentu honetan ikus daitekeen inkestan,
inmigrazioak gizartean pisu negatibo edo positibo
handiagoa ote duen aipatzen da, eta "Ideia
Berri" atalean, hiriarentzat beharrezkotzat
jotzen diren proiektuen inguruko ideiak ekar
ditzaten eskatzen da.
Kontsulta ugari izaten dituen beste atal
bat Dokuteka da, bertan, Plan Estrategikoko
laneko dokumentu guztiak deskarga daitezke.
Datozen egunotan, web orria berriro egituratuko
da, hiriak etorkizunean izango dituen proiektuetan
eragin handiagoa izateko.
|