|
2003-01-09
Donostiako Plan Estrategikoaren
Batzorde sustatzaileak bilera egin du helburuak
eta estrategiak eztabaidatzeko
Urtarrilaren 7an Plan Estrategikoaren
Batzorde Sustatzaileko partaideek bilera egin
zuten helburuak eta estrategiak eztabaidatzeko.
Erabaki horietan oinarriturik eta ekarpenetarako
aldia iragan ondoren Plan Estrategikoa gauzatzeko
ezinbestekoa den dokumentua egingo da. Hiriko
proiektuak abian jartzeko oinarrizkoa izango
da testu hau.
Bilera honen aurretik, abenduan batzorde
betearazleak barruko izaera izan duten bi
bilera egin ditu. Bilera horiek abenduaren
16an eta 23an egin ziren, lehenengoa Maria
Kristina Hotelean eta bigarrena Plan Estrategikoaren
bulegoetan. Bilera horietan urtarrilaren 7an
Batzorde Sustatzaileak ontzat eman dezan aurkeztu
zaion materiala onartu zen.
|