bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2003-04-14

Plan Estrategikoak "Estrategia" izeneko lehen aldizkaria argitaratu du

0 zenbakia, Planaren aurrerapenak eta hiriaren inguruan aditu direnen artikuluak

Donostiako Plan Estrategikoak "Estrategia" izeneko aldizkaria argiratatu du, eta Planaren prozesuan parte hartu duten guztien artean banatu da. Argitalpen berri horren xedea Plan Estrategikoaren nobedadeen berri ematea da, orain izan ere hamarkada honetarako proiektuak onartu dira; era berean, gure hiriaren inguruan aditu direnen iritziak irakurri ahal izango ditugu.

Aurreneko zenbaki horretan oraintsu onartutako Proiektu Estrategikoak hartu dira aintzat. Gainera, aldizkariak berak aurrez aurre jartzen ditu udal politikariek Donostiako Plan Estrategikoaren inguruan duten iritzia, gisa horretan hurrengo argitalpenetan lasai ederrean parte har dezaten hiriko beste sektore batzuek. Hain zuzen ere, Tabacalera proiektua, Miramongo MediaX programa, Donostiako immigrazioa, mugikortasuna edota berrikuntza dira aurreneko zenbaki horretan parte hartu duten beste hainbat adituren idazgaiak.

Horrez gain, Donostiako Plan Estrategikoak harpidetza askeko buletin digitala argitaratzen du hilero. Buletin digital guztiak, gainera, www.donostiafutura.net web gunean kontsulta daitezke.

  subir

Aldizkariaren azala.

Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria