Donostiako Plan Estrategikoa Parisen
Donostiako Plan Estrategikoak Hiri Garapenaren Nazioarteko Elkarteak Parisen antolatu berri duen mintegi batean parte hartu du. Besteak beste, Plan Estrategikoko zuzendari Kepa Kortak eztabaida batean parte hartu du, beste hainbat hiritako ordezkariekin batera. Hain zuzen ere, museoek hirian duten eraginari buruzkoa zen hitzaldi hau. Donostiako kultur etxeen sarea, San Telmo museoa eta Tabakalera izan dituzte hizpide Donostiako ordezkariek Parisko biltzar honetan. IRUTXULOKO HITZA
|