|
2010-07-14
Estrategia 2020, nire kristalezko bola
Haurra nintzenean, nire jostailu kuttunenetakoa kristalezko bola bat zen. Bola horren barruan etorkizuna islatzen zela irudikatzeak liluratzen ninduen: biharkoa eta etzikoa magiaren bidez eraiki eta errealitate bilakatu zitekeela.
 |
Bizitzak paradoxa hauek ditu eta gaur egun Presidentzia zinegotzia eta Donostiako Plan Estrategikoaren arduraduna naiz. Etorkizuna diseinatu eta eraikitzeko tresna baita ere, hala eta guztiz ere, nire kristalezko bola kuttunarekin zerikusirik ez duena eta are gutxiago magia eta abrakadabrarekin; bai, ordea, lankidetza eta harremanekin lotura duen lanarekin, konplizitateak izan, adostasunak bilatu, garaiari aurrea hartu eta egun nolabait aurreikusten diren etorkizuneko aukerak aprobetxatzearekin.
Estrategia 2020 hori da; Donostiako Udalak eta Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuak osatzen duten eta agente ekonomiko, sozial eta kulturalek bere etorkizuna egun duen esperientzia eta Plan Estrategikoak markatutako jarraibideetatik abiatuta doan hiri baten alde egiten duten apustua, bakearen kultura eta baloreak, gizarte kohesioa, garapen jasangarria, kultura eta ezagutzaren bidetik aurrera eginez.
Azken urteotan, Gipuzkoako hiriburua, beste erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean, Planetik bultzatutako estrategiarekin bat eginik, kultura, zientzia eta sormenaren euskal hiri gisa sendotzen ari da, Donostian kokatutako Zientzia, Teknologia eta Ikerketa alorreko gune eta enpresa kopuru gorakorrarekin (11 ikerketa gune, 23 unibertsitate, 50 enpresatik gora Miramon Teknologia Parkean eta ehun inguru Zuatzu Enpresaritza Parkean). Eta horrek ez du magiarekin zerikusirik...
Hala ere, zerbait magikoa badauka hunkigarria, zirraragarria, itzela eta txundigarria izanagatik, dagoeneko lantzen ari garen etorkizuneko proiektu estrategiko honek, oraingoan berriz ere, Donostia eta Gipuzkoako biztanleen babesa eta garrarekin; Donostiaren hautagaitza 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko. Asmatuko al luke nire kristal bolak zein aukeratuko duten?
Donostia 2016, Estrategia 2020 inspiratzen duten izpiritu eta erronken isla zintzoa da; hiritarren energia, pertsonak eraldaketen funtsezko motor gisa; elkarbizitza baketsua, giza garapena eta garapen jasangarria bezalako oinarrizko baloreak; hiria berriz pentsatu eta gaztetu; kultura gehiago, sormen gehiago, ikerketa eta berrikuntza eta Europa gehiago hiri anitza eta bere inguru metropolitarrari, Gipuzkoari irekia den eta hiri espainiar eta europarrekin sarean, Baiona-Donostia Eurohiriaren bidez, mugaz gaindiko elkarlana bultzatzen duen Donostiarentzat.
Partaidetza prozesu aberats eta luzea orain amaitzen da Donostiak datozen hamar urteotan aurre egingo dien estrategia eta proiektu berrien onarpenarekin, bistan izanda dudarik gabe, bere garapena baldintzatuko dutela bizi ditugun eta epe labur eta ertainera biziko ditugun garai mugitu eta nahasiek. Onar dezagun erronka hori baita ere! Magiak ez gaitu lagunduko, Estrategia 2020k, bai.
Marisol Garmendia
Presidentzia eta Berrikuntza Zinegotzia
|
 |
|