bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-06-29
Donostia Adinarekin Lagunkorrak diren Hirien Sarea osatzen duen estatuko hiri bakarra da.

Pasa den ekainaren 29an mundu mailako sarea hau eratu zen ofizialki. Hiru kontinenteko bederatzi hirik osatzen dute sarea eta hauen artean New York, aurkezpen ekitaldia zentralizatu zuen hiria izan zen, bertako alkatearen, Michael Bloombergen, partaidetzarekin.
OME-Osasunaren Munduko Erakundeak Adinarekin Hiri Lagunkoiak diren Sarea plazaratu zuen, munduko populazioa jasaten ari den zahartze azkarrari erantzuna emateko. Helburua zera da, pertsonei modu aktibo eta osasungarrian mantentzea ahalbidetzen dieten hiri inguruak sortzen laguntzea.
Donostiak erakunde hau osatzen duten hirien taldean egoteko pribilegioa dauka, hauen artean New York, Manchester (Erresuna Batua), Brusela (Belgika), Ginebra (Suitza), Melville (Australia), Portland (EEUU), London (Kanada) eta Louth County (Irlanda) daude.
Donostiako Plan Estrategikoak koordinatu du proiektu hau Donostiako Udaleko Ongizate departamendua eta Matia Fundazioarekin elkarlanean.

Gaur egun, Donostiako biztanleriaren %20,5ak 65 urte baino gehiago ditu (garapena 1981ko %12,5 eta 2001ean %18,5koa izanik), 16 donostiarretik batek 80 urte baino gehiago izanik, gehienak emakumezkoak.

Etorkizunean zifra honek nabarmen egingo du gora, EAEan EUSTATen 2005-2020 proiekzio demografikoari begiratuta, 65 urtetik gorako adindu kopurua, lautik batekoa izango da eta 85 urte baino gehiago dituztenak bikoiztea espero da (2005eko 42.800etik, 2020ko 93.000ra).

Horregatik, garatutako gizarteek prest egon behar dute zaharkitutako populazioekin erlazionatutako erronkei aurre egiteko. Ezinbestekoa da zahartzearekin bat doazen gizarte aldaketei aurre hartzea, sorospen, familia, lan eta gizartearen patroiak aldatzen doazela barneratzea.
Emakumeen kasuan aspektu honek garrantzi handiagoa hartzen du, batez beste gizonak baino 6-8 urte inguru gehiago bizi direlako.

Erantzun globalak pentsioak igo eta osasun sorospenera zuzentzeari begira, gobernuen inplikazio handiagoa bilatzeko joera duen bitartean, OMEk pertsona adinduek gizarteari egiten dioten ekarpen positiboan indarra jartzea egokiagoa litzatekeela azpimarratzen du.
“Populazio adindua berebiziko baliabidea da gizarte eta familientzat, askotan balio eskasa ematen zaiona. Beren ekarpenari duen balioa emango zaio, osasuna kontserbatzen bada eta familia eta komunitatearekin duten inplikazioa eragozten duten oztopoak gainditzen badira”, John Beard doktorea, Sareko arduraduna eta Genevan OMEren Zahartze eta Bizitza Departamenduko zuzendariaren hitzetan.
“Komunitatea eta osasun zerbitzuen laguntza garrantzitsuak dira, baina inguruak pertsona adinduak konektatuta eta inplikatuta mantentzen laguntzen ez duen bitartean, hauek isolatu eta baztertzeko arriskua daukate”, dio Beardek.

Munduko sare honetan sartzeak, adin gehien duten bizilagunen ingurua hobetzeko ekimen zehatzak barneratzea inplikatzen du.
Donostia Sarean.
Donostia sarean sartu da, Donostiako Plan Estrategikoak koordinatuta, Matia Fundazioa eta Donostiako Udaleko Ongizate departamenduarekin elkarlanean burututako ikerketa lan batetik abiatuta.

Azterketaren helburua “pertsona adinduentzat lagunkoiak” diren aspektuak onartzean oinarritzen da, baita antzematen diren oztopo eta arazoak nabarmendu eta hobetzeko aukerak planteatzean. Horretarako, pertsona adindu, familiako zaintzaile, zerbitzuen hornitzaile eta GKEz osatutako zortzi talde fokalen iritzia nabarmentzen da.
Lan honetatik ondorioztatzen den balorazio orokorra pozgarria da. Donostia “adinduekin nahiko lagunkorra” dela uste da, ikerketa ildo guztietan hobetzeko proposamenak planteatzen diren arren. Parte hartzen duten pertsonek alor ezberdinetako aspektu positibo eta negatiboak baloratzen dituzte (garraioa, etxebizitza, sareak, gizartearen babesa, enplegua eta partaidetza, errespetua eta gizartean barneratzea, komunikazioa, informazioa, gizarte eta osasun zerbitzuak, aire libreko espazioa keta eraikinak) eta aldi berean hobetzeko proposamenei ekarpenak egiten dizkiete.

Hobetzeko proposamen batzuk.


Aire libreko espazioak eta eraikin publikoak: parke guztietan “adinduen parkeak instalatu”, semaforoetan ikus daitezkeen kronometroak, banku gehiago eta atseden guneak hiriko zonalde altuetan, bere estetika hobetu, komunikazioa handitu eta hiriaren erdigunearekin komunikazioa hobetu.

Garraioa: txartel edota abonuen eskuragarritasun handiagoa, sarbiderako gailuetara sarbide hobea eta gidarien kontzientziazioa, mendekotasuna duten pertsonen egoeratan osasun desplazamenduetarako anbulantzien eskuragarritasuna zabaltzea.

Etxebizitza: Gurutze Gorriak pertsona adindu eta ezinduentzat Etxeko Laguntza Osagarriko proiektua orokortu, etxebizitzaren aldaketarako aholkularitza eskaini, edo bizitzeko modu alternatiboen garapena sustatu.

Sareak eta gizartearen laguntza (familia, bizilagunak, gertuko dendak): lana eta familiakoen zaintza bateratu, haurtzaindegien ordutegia malgutu, urbanizazio eta espazio komunitarioen diseinua aldatu bizilagunen arteko elkarrakzioa errazteko, bizilagun zonalde heterogeneoen garapena sustatu, segregazioa ekidin eta adinduen etxebizitzetatik gertu, denda txikien presentzia bultzatu, kolektibo honen aukerak aprobetxatzeko (informazio guneak, kontrol eta arrisku egoeren detekziorako agenteak, sarbideen eta merkataritza instalakuntzen hobekuntza…).

Enplegua eta partaidetza: nahi duten pertsona adinduak lan merkatuan mantentzea sustatu, ordutegien malgutasuna, edota jardunaldiaren gutxitzea bezalako ekimenak abian jarriz, erdibideko aisialdi guneak sortu, bertan adin guztietako pertsonek espazioa konpartitu dezaten.

Errespetua eta gizarteratzea: adinduen inguruko estereotipo negatiboak bertan behera utzi, adin talde ezberdinen elkar aldaketa eta hurkoaren errekonozimendura bideratutako belaunaldien arteko jarduerak sustatu, gizartearen zahartze prozesua normalizatu eta ikusgai egin, adinduen irudi positiboa landu, gizartearen osotasunari baliagarri zaiona, desberdintasun ekonomikoak murriztu eta guztiei bizitza sozialera heltzea erraztu.

Komunikazioa eta informazioa: pertsona adinduek, laguntza pertsonal kualifikatu gisa, eguneroko gauzak egiteko, ordenagailuetara sarbide aizan dezaten espazioak eratu erakunde publikoen barruan (sarrerak erosi, garraio txartel bat erreserbatu, galdetegi at bidali, etab.), teknologi aberrietara sarbidea erraztu, baina kontuan hartuta adin askoko pertsona ugarik interesik izan ez dezaketela pentsatuz, ondorioz, kanal alternatiboak ezarri eta indartu, komunikazio zuzen eta pertsonala sustatu, informazio gainzama ekidin, udaleko leihatilak erabili, non adinduentzat tramite espezifikoak egin daitezkeen, gai garrantzitsuen inguruan informatzeko, baliabide eskuragarriak erabili (udaleko leihatilak, etxeko sorosleak, telefonoa, etab.), adinduekin komunikatu eta hauek ere, administrazioari beren iritziak helaraz ditzaten.

Gizarte eta osasun zerbitzuak: gizarte eta osasun zerbitzuak koordinatuko dituen leihatila bakarra eratu, bitarteko gune bat sustatu, eguneko zentroaren aurrekoa, gune kopurua handitu eta hiriko auzo guztietan zabaldu prezio eskuragarri batean, Osasun Gune eta ospitaleetan geriatra gehiago jarri, adin guztietako pertsonek jarduerak konpartitu ditzaketen aisialdi eta denbora librean oinarritutako guneak bultzatu.
OMEren Adinarekin Lagunkorrak diren Hirien Programa 2006an hasi zen hiri ingurunearen funtsezko elementuak identifikatzen zituen proiektu batekin, zahartze aktibo eta osasungarria bermatzen zuena. 33 hiriko ikerlarik garraio eskuragarria, kanpoko espazio eta eraikinak eta etxebizitza egokia izatearen garrantzia azpimarratu zuten, pertsona adinduei gizarteko kide aktibo izan, zahartzea ongi eraman eta partaidetza zibil eta enplegurako aukerak izatea ahalbidetzen dieten konexioak bultzatzeko beharra azpimarratzeaz gain.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria