|
2010-04-14
Estrategia 2020ko lan taldeak hasi dira.
Estrategia 2020 hiriaren bigarren plan estrategikoaren lanketak bere bidea jarraitzen du eta berebiziko partaidetza fase batean aurkitzen da, lan taldekoena.
Datozen asteotan, hiriko alor ezberdinei lotutako ehun pertsona ingururekin bilerak izango dira.
Talde hauen helburua, hurrengo hamarkadari begira, estrategikotzat hartzen den sektoreetako bakoitzean esateko zerbait duten hiriko agente ezberdinen esperientziarekin kontatzea da.
| Galtza bete lan datozen asteotan. |
 |
MUSIKA, BERRIKUNTZA, EKONOMIA SORTZAILEA, KULTURA, KIROLA ETA BIOZIENTZIAK dira apirilean zehar bilduko diren taldeak.
Hauek hirian, mugikortasuna, ingurumena, jasangarritasuna, demografia, giza kapitala eta beste alorretan lanean urteak daramatzaten sektore taldeekin osatzen dira.
Lehen lan taldea Victoria Eugenia Antzokian egin da eta musikaren sektorean oinarritu da. Maila ezberdinetako trebakuntza, sormena, erakusketa eta ekoizpenarekin erlazionatutako ordezkarien partaidetza izan du.
Get In-eko Iņigo Argomaniz, Mikel Mate, Musika eta Dantza Udal Eskola izan dira lehen talde honetako partaideetako batzuk.
|
 |
| Berrikuntza Taldea. |
 |
Berrikuntzan oinarritutako bigarren taldea Donostiako Teknologia Parkean egin da, Miramonen hain zuzen ere. Besteak beste, EHU, Fatronik, Inasmet-Tecnalia, Gipuzkoa Berritzen eta Matia Fundazioko arduradunen partaidetza izan du.
|
 |
| Sormen Ekonomia Taldea. |
 |
Lan taldeen lehenengo zikloa Sormen Ekonomia deritzon bilerarekin amaitu da. Bertan, diseinua, publizitatea, softwarea, ikus-entzuneko sektorea, artisautza edo eta arkitektura munduko adituak bildu dira.
Topaketa hau Victoria Eugenia Antzokian burutu da.
|
 |
|