bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2005-12-01

TOPAKETAK
Donostiako Plan Estrategikoak mugikortasun jasangarriari buruzko jardunaldia antolatu du

Nantes, Rouen eta Lyoneko ordezkariek mugikortasun jasangarriaren inguruko ereduak azalduko dituzte. Gainera, Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udaleko txostengileak eta gaian adituak direnak mahai-inguruan elkartuko dira lehen aldiz, Donostian eta Donostialdean eredu hauen ezarpena eztabaidatzeko.

Garapen jasangarria Donostiako Plan Estrategikoaren helburu nagusietarikoa da, eta horregatik antolatu du jardunaldi hau, hirian barrena desplazatzeko aukera emateaz gain ingurumena errespetatzen duen ereduaren ezarpena eztabaidatu eta sustatzeko.

Jardunaldi hau Topaketak-Encuentros delakoaren baitan antolatu da, hots, ezagutza partekatu eta Donostiako proiektu estrategikoen garapenean aurrera egiteko sortu diren sektore-konferentzien baitan. Topaketak-Encuentros jardunadiek hiriko agente guztien adostasun eta lankidetza sustatzea dute helburu, besteak beste.

- Mugikortasun jasangarriari buruzko jardunaldien ideia eta helburu nagusiak (pdf)

  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria