bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana  komunikabideetan
 

OTSAILA-2004
MAITE GARAIGORDOBIL |
2003ko Hezkuntza Ikerketaren Sari Nazionala
"Elkarrizketa, tolerantzia edo bakea bezalako baloreak landu egin behar dira. Familiak, eskolak eta gizarteak dute beren egitekoa horretan"

Maite Garaigordobil Gipuzkoako Psikologia Fakultateko irakasle titularra da. Ez da hau Hezkuntza Ministerioaren sari nagusia jaso duen lehen aldia, 1994an ere jaso zuen. 2003ko Hezkuntza Ikerketaren Sari Nazionala honako lanari esker lortu du: " Portaera prosoziala sustatzeko eta indarkeria ekiditeko interbentzio sozio emozionala lantzen duen programa baten ebaluazioa eta diseinua". Jokoak baloreak garatzeko duen gaitasuna azpimarratzen du, tresna egokitzat hartzen du baloreak lantzeko.

- Orain gutxi jaso duzu 2003ko Hezkuntza Ikerketaren Sari Nazionala, nola jaso duzue zuk eta zure taldeak sari hori?

- Pentsa dezakezun bezala poz handia eragin digu. 10-12 urte bitarteko umeekin indarkeria ekiditeko eta portaera prosoziala sustatzeko interbentzio sozio-emozionala lantzen duen programa baten ebaluazioan eta diseinuan oinarritu da lan hau. Hiru urte behar izan ditugu lana egiteko eta 30 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute garapenean, lan eta inplikazio maila ezberdinetan. Beren lanik gabe lana gauzatzea ezinezkoa izango zatekeen.

Hezkuntza Ministerioan aurkeztu nuen dokumentuak ia 500 orri zituen eta programa honen aurrekariak; bere oinarri teorikoa; ikerketarako metodologia, hau da, ikerketaren helburuak, ikerketaren diseinua eta prozedura, lagina, programaren efektuak ebaluatzeko erabilitako tresnak...; eta joko kooperatibo-sortzailean oinarritu den interbentzio sozio-emozionalerako programaren ezaugarriak deskribatu nituen. Hain zuzen ere, aipatu joko mota hori ebaluatu dugu ikerketa honetan.

Sari hau emateak adorea ematen dit 80. hamarkadaren amaieran ekin nion lanari jarraipena emateko. Jokaera prosoziala sustatzeko lehen interbentzio programa orduantxe diseinatu nuen, 6tik 8 urte arteko umeak hartu nituen nire lehen lanaren oinarri. Programa horrek ume horien garapeneko alderdi ezberdinetan zuen eragina ebaluatu nuen eta ikerketa hori Euskal Herriko Unibertsitatean 1992an aurkeztu nuen doktorego tesia izan zen.

- Zertan datza programak eta zer lortu nahi duzue?

- Haur eta gazteen pertsonalitatea garatzeko egin diren 4 interbentzio programen baitakoa da orain saria jaso duen lana. Batetik, balore etiko- moralak garatzea eta bestetik joko prosozial eta sortzaileek dituzten efektuak ikertzea dira interbentzio programa horien helburuak. Hain zuzen ere, ikerketaren helburuak hauek izan dira:

1) 10-12 urte arteko umeentzako joko kooperatibo-sortzailean oinarrituta interbentzio sozio-emozionalerako programa bat diseinatzea. Jokaera prosoziala sustatzea du helburu nagusia

2) ikasturte batean zehar programaren inplementazio esperimental bat egin

3) baloreen heziketarekin eta indarkeriaren prebentzioarekin loturik dauden haurren garapeneko faktore sozio-emozionaletan dituen efektuen ebaluazioa eta adimena eta sormena bezalako faktore kognitiboetan dituen eraginak ebaluatzea.

Joko programak hiru helburu nagusi ditu. Lehenengo eta behin, programak sozializaziorako faktoreen garapena indartu nahi du segidako elementu hauek sustatuz:

1) taldekideekin norabide anitzeko elkarreragina, lagun artekoa, positiboa eta eraikitzailea handitzea eta taldeko partaidetza areagotzea

2) Ahozko komunikazioa eta ahozkoak ez diren trebetasunak: azalpenak ematea, aktiboki entzutea, elkarrizketan aritzea, negoziatzea, kontzentzuz erabakiak hartzea...

3) Sozializazioa errazten duten joera sozialen gehitzea, hala nola, besteenganako begirunea, auto-kontrola, asertziozko joerak... eta jokaera agresiboak, pasiboak, uzkurrak, lotsatiak bezalako joera aztoratzaileen gutxitzea...

4) Jokaera prosoziala, hau da, eman, lagundu, konpartitu, kontsolatu, kooperatu...bezalako joerak

5) Elkarrizketa, tolerantzia, berdintasuna, solidaritatea, indarkeria eza bezalako baloreen garapena.

Bigarrenik, garapen emozionala indartu nahi da programa honekin eta horretarako elementu hauek sustatzeko beharra ikusten dugu:

1) dramatizazio, musika eta mugimenduzko jardueren bidez, eta marrazki eta pinturaren bidez emozioak adieraztea eta identifikatzea

2) beste gizakien emozio egoera ezberdinen aurreko enpatia garatzea

3) lorpen eta nagusitasun sentimenduak autokontzeptua eta auto-estima hobetze aldera

4) gizabanako bakoitzaren onarpen sentimenduak taldean

5) ongizate psikologiko subjektiboaren sentimendua eta plazerezko sentimenduak...

Eta hirugarrenik, joko esperientzia honekin honako faktore intelektualen garapena sustatzea da helburua:

1) Ahozko sormena, sormen grafiko-figuratiboa, plastiko-eraikitzailea, dramatikoa

2) ahozkoa eta ahozkoa ez den inteligentziaren trebetasunak

Programa honekin eginiko ikerketak hiru urratsetako esperimentazioa erabili du kontrol-taldeekin, hau da, programa aplikatu aurrekoa, aplikazioa eta aplikazioaren ondorengoa . Ikerketa 10 eta 11 urteko 86 neska-mutilekin egin da, 4 taldetan banatu genituen, horietako bi esperimentaziorako taldeak ziren eta beste biak kontrol taldeak. Programa aplikatu aurretik eta ondoren 13 ebaluazio tresna banatu zitzaizkien guraso, irakasle eta umeei erantzun zitzaten, hala, programaren efektuak neurtzeko ahalmena izan genuen. Joko programa talde esperimentaletan bakarrik aplikatu zen. Ikasturte batean zehar, astean behin, bi orduz joko prosozial-sortzaileak lantzeko aukera izan zuten ikasleek.

Jardunaldi horietan joko sekuentzia bat eta horrek eragiten zituen eztabaidak garatu zituzten. Komunikazioa (elkarrizketarako gaitasuna, entzuteko ohitura, kontzentzuz erabakiak hartzea...), portaera prosoziala (eman, lagundu, kooperatu, konpartitu...) eta sormen dimentsioanitza (ahozkoa, grafikoa, eraikitzailea eta dramatikoa) sustatzen duten jokoez osaturik dago programa esperimentala.

jarraitu >

horrialdeak> 1 | 2 | 3 igo
Maite Garaigordobil
Maite Garaigordobil.
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria