| 2006-05-10
Donostiako Plan
Estrategikoak, Udalak eta Donostia Kulturak
Topaketak-Encuentros V antolatu dute, “Donostia
eta bere kultur proiektuen” gaineko
eztabaida-leku bat
Maiatzaren 11an eta 12an Donostiaren
orainerako eta etorkizunerako funtsezkoak
diren hiru azpiegitura aztertuko dira: San
Telmo museoaren birgaipena eta hedapena, Victoria
Eugenia Antzokiaren berrikuntza eta CICC-
Tabacalera. Era berean, Bartzelonako, Karlsruhe-ko
eta York-eko erreferentziazko ekipamendu kulturalen
arduradunek parte hartuko dute.
Ekoizpen kulturalean berrikuntza eta sormena
bultzatzea Donostiako Plan Estrategikoaren
helburu nagusietako bat da. Jardunaldi honen
bidez, gipuzkoar hiriburuko kultur eredua
eta kultur proiektu nagusiak eztabaidatu eta
aztertu nahi dira, erreferentzia diren nazioarteko
beste hiri batzuetako adituen parte hartzearekin.
Jardunaldi hauek Topaketak-Encuentros-en
barnean egingo dira, hau da, ezagutza konpartitzea
eta Donostiako proiektu estrategikoen garapenean
aurrera egitea helburu duten hitzaldi, mahai-inguru
eta eztabaida-sail sektorial batzuen barnean,
hiriko agente guztien kooperazioa eta adostasuna
bilatuz.
Foroa maiatzaren 11an, osteguna, hasiko
da San Telmo Museoan, Ramón
Etxezarretaren (Donostiako Udaleko
Kultura Zinegotzia) aurkezpenarekin: “Donostiako
Kultur Proiektuak eta Kultur Eredua”.
Ondoren, Miren Azkaratek
(Kultur sailburua. Eusko Jaurlaritza), Joxe
Joan Gonzalez de Txabarrik (Gipuzkoako
Diputatu Nagusia) eta Odon Elorzak
(Donostiako Alkatea) hitz egingo dute.
Kafe- etenaren ostean, San Telmoko birgaipenaz
eta hedapenaz hitz egingo da: “San
Telmo, Memoriaren eta Lurraldearen Museoa”.
Juan Velázquez (UPV,
Teledonosti) izango da moderatzailea, eta
jarraian Antoni Nicolau-k
(ICOMaren idazkaria eta Bartzelonako Hiriko
Historiaren Museoko Zuzendaria) Gaur Egungo
Museoen Egoeraz hitz egingo digu, Susana
Sotok (San Telmo Museoko Zuzendaria)
San Telmo Museoko Proiektuaren Itxaropenez,
eta Victor Cageao-k (Kultura
Ministerioko Estatu-Museoen Zuzendariordetza
Nagusia) goizeko saioa itxiko du.
Arratsaldean, Victoria Eugeniaren berrikuntza
aztertuko da: “Victoria Eugenia,
Hiriko Antzokia”. Ramón
Etxezarretak Antzokiaren Erabileren
Proiektua azalduko du eta York Theatre
Royal-eko Daniel Bates-ek
Ekipamendu eszenikoak eta Hirian duten
Eginkizuna. Ondoren, Antton Azpitartek
(Donostia Kulturako Zuzendaria) moderatuko
duen mahaingurua izango da. Bertan, Fligi
Claverie-k (Biarritzeko Ballet-eko
Mugaz Gaindiko Misioko Administratzaile ordezkaria),
Norka Chiapuskok (Donostia
Kulturako Antzerki Unitateko Zuzendaria) eta
Eduardo Clausen-ek (Donostiako
Kultura Musika- Kulturako Elkartea) parte
hartuko dute. Osteguneko jardunaldia amaitzeko
koktela eta zuzeneko musika izango da.
Maiatzaren 12an, ostirala, “CICC-Tabacalera”
proiektuan zentratuko da eztabaida.
Joseph Ramonedak (CCCB-eko
zuzendaria) Kultur Instalazioen Etorkizuna
aurkeztuko du eta Berhard Serexhek
(Media Museum ZKM-ko ¨Komunikazio Zuzendaria)
Karlsruhe Eskualdeko Marka Kulturalaren
Irudia. Kafearen ondoren, Josean
Muñoz-ek (CICC-ko Zuzendaria)
Tabacalerako Proiektua azalduko.
Jarraian, mahainguru bat izango da Mitxel
Ezquiaga moderatzaile izango duena,
eta bertan Kepa Kortak (Donostiako
Plan Estrategikoko Zuzendariak), Mikel
Lejarzak (Arbol Taldeko Kontseilari-Ordezkaria),
Josean Muñoz-ek eta
Lourdes Fernández-ek
(ARCO-ko Zuzendaria) hitz egingo dute.
Jardunaldiei amaiera emateko Nieto
Soberano Arkitektura Estudioak “San
Telmo Museoaren Proiektu Arkitektonikoa”
aurkeztuko du.
| |
PROGRAMA
|
|
Eguna |
Maiatzak 11: 09.30-14.00/
16.30-19.15
Maiatzak 12: 09.30-13.30
|
| Lekua |
San
Telmo Museoa (kapera)
|
| Doako
sarrera |
Aurretik izena eman.
Tf.: 943 428 086
Eposta: estrategia@donostiafutura.net |
| Egitarua |
Sakatu
hemen egitaraua ikusteko |
|