|
2003-03-26
Europako CITYPORT proiektuaren baitan, Portuaren
eta Hiriaren arteko harremanei buruzko Nazioarteko
Lehenengo Mintegia egin zen iragan astean
Vigon
Donostia Proiektu honetan sartu diren
hirietako bat da.
Europako CYTYPORT proiektuaren baitan, "Atlantikoaren
guneko portuen eta hirien arteko harremanei"
buruzko Nazioarteko Lehen Mintegia ospatu
zen Vigon iragan martxoaren 19tik 21era. Donostiak
parte hartzen du aipatu proiektuan.
Mintegi honetan zehar, "Hirien eta portuen
arteko harremanak eta zuzenbidezko eremua.
Arco Atlantikoa osatzen duten hiri batzuen
esperientzia" aurretiko ikerketa aurkeztu
da. Gainera, portuaren eta hiriaren arteko
harremanetan nazioartean aditu direnen zazpi
txosten eztabaidatu dira eta Arco Atlantikoko
zenbait hiritako portuetan egindako esperientzien
berri eman da.
Zenbait esperientzia aurkezteak hiri ezberdinen
funtzionamendua, oztopoak, emaitzak eta erabili
diren estrategiak ezagutzeko aukera eman digu.
"Portuaren eta Hiriaren arteko harremanak
hobetzeko estrategiak" izenburuarekin
urtearen bukaeran beste Nazioarteko Mintegi
bat egingo da. Topaketa horren bidez CYTIPORT
proiektuari buruzko informazioa zabalduko
da: Arco Atlanticoari, Europako Batzordeari,
Europako Parlamentuari eta Atlantikoaren eremua
osatzen duten Estatuei emaitzen, irizpideen,
proposamenen eta iradokizunen berri emango
zaie.
Aurten CITYPORT proiektua garatu egingo da,
iaz, 2002an prestatze lanak egin ostean. Alde
biko harremanak sortu ziren eta zenbait lan
bilera egin zen.
|