bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2006-06-26
Gizarte Kapitala eta balioak: Hirien harreman eta ezagutzaren sistema ezagutza iturri bezala

Donostiako Plan Estrategikoko Bulegoak, Bilbao Metrópoli-30rekin batera antolatu du ikastaroa. Helburua Gizarte Kapitalean (partekatutako ezagutza, balioak, sareak) eta bere garapenean (eragileak, azpiegiturak, berrikuntza) sakontzea da.

Ikastaroa Xabier Barandiaran-en (Eusko Jaurlaritza) hitzaldiarekin ireki zen, gizarte kapitalak garapen ekonomikoan duen influentzia azalduz. Bestetik, Kepa Kortak (Donostiako Plan Estrategikoa), Juan Castrok (Gasteizko Plan Estrategikoa) eta Alfonso Martínezek (Bilbao metropoli-30) giza eta gizarte kapitalaren, gizarte sareen, berrikuntzaren eta hirien garapenerako kritikoak diren balioen garrantzia aztertu zuten. Iñaki Barredo (Naider, Bilbo) gizarte kapitala indartzeaz mintzatu zen erronka globalei aurre egiteko tresna bezala, Joaquim Brugue (Generalitat de Catalunya) gizarte kapitalaz eta partehartzeaz aritu zen, eta Andrés Precedok (Santiago de Compostelako Unibertsitatea) A Coruña erabili zuen adibide bezala identitate kulturala eta balioaren sorreraren garrantzia azaltzeko internazionalizaziorako estrategia bezala.

Zer da gizarte kapitala? Bere oinarrizko osagaiak gizabidezko konpromisoa, gizarte kooperazioa, besteengan eta erakundeengan konfiantza, partekatutako gizarte balioak, eta ordezkaritzazko demokrazia batetik partehartzezko demokrazia baterako (gobernantza) aldaketa izango lirateke.

Harreman faktoreak eta balioetan aberatsa den kultura oinarrizko elementuak dira XXI. mendeko hirien erronka berriei aurre egiteko, komunitatearen zentzua, konfiantza eta partekatutako ezagutza bezalako erreferentziak behar dituen gizarte batean.

Berrikuntza azkarrago sortzeko ahalmenak, gizartearen harreman sistema bezalako faktoreekin zerikusia du, non ezagutza sortu, zabaldu eta berrikuntza sozializatzen den.

Balio guzti hauek ezagutzaren partekatze handiko ingurune bat sortzeko gai diren baliabideak dituzten gizarteak ahalbidetzen dituzte. Harreman “sisteman” eragiterik ba al dago balio eta jarrera komunitarioak suspertzeko eta aldaketen aurrean erreakzionatzen jakingo duen gizarte dinamiko bat ahalbidetzeko? Ezagutza sistemaren gainean ekitea posible al da konfiantzan, topaketetan eta harremanetan oinarritutako ezagutzaren transmisiorako tresnak hobetzeko? Berrikuntzarako ahalmen handiak ez al du zerikusirik harremanen sortzearekin edo konfiantzan eta zentzu komunitarioan oinarritutako sareekin? Alderdi hauetan sakontzeak gizarte sareak (hirien diseinua, parke teknologikoak etab.) bultzatzen dituzten baliabideengan, agenteengan eta bere inguruneengan ekitea esan nahi du.

- Ikastaro honi buruzko informazio gehiago
- Hitzaldien laburpenak
- Hizlarien curriculum-ak
- Bibliografia- Donostiako Plan Estrategikoa
- Bibliografia- Bilbao Metropoli-30

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria