| 2007-01-08
Teknologia-parkeak bioteknologien nazioarteko mapan kokatzen gaitu
Plan Estrategikoko Batzorde Betearazleak bioteknologiarekin zerikusia duten enpresetara eginiko bisitak, gaur egun parkeak bizi duen egoera ezagutzeko baliagarria izan da. Parke honetan kokatzen diren 65 enpresa, zuzeneko 1050 lanpostu, hauetako 300 I+Gan eta fakturatzen diren 216 milioi euro, garapenaren datu esanguratsuak dira.
Topaketa Eusko jaurlaritzaren BioBASK 2010 Estrategiako María Agirrek eginiko aurkezpenarekin hasi zen.
Orain bigarren fasean dago eta datozen lau urteotan, bioenpresen gorakada ekarri behar duen aurrerapauso kualitatibo bat izatea espero da.
Agirrek zera azpimarratu zuen, duela 5 urte, BioBASK Estrategia abian jarri zenean, “Euskadi ez zen inongo mapan aurkitzen eta gaur bai”, ikerketa guneei erreferentzia eginez.
Marcos Simón Dro Biosystemseko zuzendariak 2001. urteaz geroztik, Miramonen kokatzen den enpresaren ibilbidea errepasatu zuen. Ezerezetik hasi zen enpresa baten adibide argia da.
Gaur egun 8 pertsona ditu lanean eta 2010ean 100 milioi dolarreko inbertsioa izateko aurreikuspena duen merkatu batera zuzentzen da.
Izaskun Ibarbiak Beobideren lana zertan zatzan azaldu zuen, Miramongo enpresa gazteenetako bat izanik –urtarrilean bere lehendabiziko urtea beteko du -.
Ikerketa gune honek ondorio onuragarri jakin batzuk izango dituzten molekulekin egiten du lan. Horretarako, gizakiaren antz handia duen animalia eredu bat erabiltzen du, zebra-arraina. Farmazia laborategiei emaitza terapeutikoak lortuko dituzten konposatuen identifikazioa eskaintzean datza. Eta izaki bizidunetan frogatzen dira (arrain-zebran) eta era automatizatuan gainera, horrek ematen dion balio erantsiarekin.
Gaur egun, Biobidek zortzi pertsona ditu lanean, biologo eta ingeniarien artean eta 2011rako 40 pertsona edukitzea espero du.
Biobidek 3,5 milioiko inbertsioa egingo du 2006-2007 urteen artean.
Cideteceko biomaterialen estrategia koordinatzailea den Iraida Loinazek gune honen lan eremua zein den azaldu zuen. Hiru teknologia gune ditu, hauetan doktore, lizentziatu eta teknikoak daude eta material berrien sintesi eta karakterizaziorako tresneria eta ekipamendu aurreratuak dauzka. 75 pertsona ari dira Cidetec enpresan lanean.
CIC Biomagune inauguratu berri dute. 34 ikertzailez osatutako lan taldea du eta estatu, nahiz Europa mailako proiektutan egiten du lan. CIC Biomagunek eremu berdineko beste enpresetatik ezberdin egiten duen elementu bereizgarri bat dauka, Irudi Molekularreko unitatea. Gainera, ospitale hauekin duten gertutasunak estatu osoan bakarra izatera darama, baita Europan dauden gutxienetako bat ere.
Jardunaldia aurkeztutako ikerketa guneetara bertatik bertara eginiko bisitarekin amaitu zen, Inasmet, Vicomtech eta Inbiomed ikustearekin batera.
|