bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2003-11-11

Arte garaikidea Donostian, Manifesta 5ekin

Manifesta Arte Garaikideko Europako Bienala Donostian egingo da, 2004ko ekainaren 11tik irailaren 30era hain zuzen; hala, hiru dira helburu nagusiak, Lourdes Fernández koordinatzaile nagusiaren arabera: artearekin lotutako esku-hartzeak hirian txertatzea, hiritarrak arte garaikidera hurbiltzea eta hirian eragina izan dezaketen galderak egitea.

Hain zuzen ere, bost puntako irudia da Manifesta 5en irudia, Donostiako Doce62 agentziaren ideia alegia. Modu horretan, bi mundu batu nahi dituzte: trantsizioko mugimendu politikoa eta euskal kostaldeko surfa.

Bienala zortzi hilabete barru egingo dela jakinik, hainbat zentrok parte hartuko dutela berretsi da -San Telmo museoa, Koldo Mitxelena, Kursaaleko Kutxa aretoa-, modu horretan egitarauko programak aurrera eraman daitezen. Gainera, organizazioak akordioa lortu nahi du Pasaian, bi gune berri izan daitezen Berlage Institute de Rotterdam-en lankidetza hartzeko. Ildo beretik, ohikoak ez diren guneak erantsi nahi dituzte: esaterako, Cristina Enea parkea, Santa Klara uhartea edota hondartzak.

Azkenik, Berlage Institute de Rotterdam-en parte-hartzea Alejandro Zaerak zuzenduko du, eta horrek Manifesta 5ek Hiri Planifikaziorako Bulego Alternatiborako sortzea ekarriko du. Bertan, Arkitekturako graduatu ondoko zortzi ikaslek egingo dute lan Donostian nahiz Pasaiako gunean.

  subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria