|
2005-04-28
Mikel
Lejarza, Donostiako Plan Estrategikoaren Topaketan
Donostiako Plan Estrategikoak Topaketak-Encuentros
izeneko sektore-hitzaldiak antolatu ditu,
ezagutzak partekatu eta Donostiako proiektu
estrategikoen garapenean aurrera egiteko.
Horretarako, gure hiriko eragile guztien adostasun
eta lankidetza sustatuko da.
Planaren baitan, industria kulturala indartzeko
apustua egin du Donostiak, ikus-entzunezkoen
sektorea indartzekoa, batez ere.
Arbol taldeko kontseilari ordezkari den Mikel
Lejarzak hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean,
maiatzak 6, arratsaldeko 18.30etan, Kutxako
Andia Aretoan. Hitzaldiaren izenburua "La
televisión de hoy y mañana"
("Gaurko eta etorkizuneko telebista")
da, eta ondorengo gaiak hartuko ditu barne:
- Telebista eragin handiena duen ikus-entzunezkoa
da oraindik.
- Publizitateari dagokionez, negozioa bide
onetik doa.
- Telebista publikoaren krisia.
- Audientzien zatiketa.
- Egungo finantza-egoera.
- Muga digital berria
- Telebista egiteko modu berriak.
- Ba al dago espaziorik kate berrientzat?.
- Publikoen zahartzea eta migrazioa Internetera.
- Ondorioak eta etorkizuna
Bertaratu nahi dutenak Donostiako Plan Estrategikoaren
bulegoarekin jar daitezke harremanetan: 943
428086 - estrategia@donostiafutura.net
[Informazio
gehiago]
|