| 2006-08-04
Donostiako udal web orria da euskal hiriburuetako web orrien artean aintzatetsiena
El País egunkariak eginiko azterketa batek 14. postuan kokatzen du, espainiar estatuko udaletako 93 orrialde aztertu ostean. Azterketak oso “erabilgarritzat” jotzen du, eta hiritarren eskaerei erantzun emateko duen maila azpimarratzen du bereziki, bi egunen buruan erantzuten baitira. Hona hemen kalifikazio on honi oinarria ematen dioten alderdiak: batetik, bisitari-kopuru handia jasotzen du hilean, 125.000 inguru, eta bestetik, ordainketak sarean egiteko eta inprimakiak udaletxera bertara joan beharrik izan gabe eskuratzeko aukera ematen duen baliabidea da. Web orria Udal Informatika Zentroak (UIZ) diseinatu eta kudeatutakoa da.
|