| 2006-04-20
“Txartel bakarra”-k udal zerbitzu guztiak bateratuko ditu 2007tik aurrera
Donostiako Plan Estrategikoak txartel elektroniko berri bat sortzea bultzatu du orain arte txartel propioa zuten hainbat zerbitzu bateratzeko: Donostia Kultura, Kirol Txartela, Euskara Ikaslearen Txartela, Musika Eskola Txartela eta garraio publikoaren etorkizuneko bonoak. Udalak froga bat burutuko du 2006 urtearen amaieran, eta 2007an 40.000 txartel kaleratuko ditu.
| 5 txartel bakar batean |
- Kirol Txartela: udal kiroldegietara sartzeko balio du, eta 40.430 erabiltzaile ditu.
- Donostia Kultura: Patronatuak 35.306 erabiltzaile ditu.
- Euskara Ikaslearen Txartela: Euskarazko ekintza kulturaletan eta produktuetan deskontuak eskaintzen ditu eta 1500 erabiltzaile ditu.
- Musika Eskola txartela: 1800 abonatu ditu.
- Bonobus-a: 270.000 bidaiarik erabiltzen dituzte Donostiako Tranbia Konpainiaren bonoak. |
“Txartel bakarra”-ren helburua hiritarren bizitza erraztea da, zerbitzu publikoa hobetuz. Txartelari esker donostiarrek hainbat abantaila izango dituzte: kiroldegiak erabili ahal izango dituzte, kirol-pistak alokatu, udal igerilekuetan sartu, udal liburutegietan liburuak eta bideoak eskatu, sarrerak erosi, euskarazko ekintza kulturaletan eta materialetan deskontuak izan, lizentziak tramitatu, erroldatze agiriak eskatu edo udal ordainketak egin, besteak beste. Gainera, etorkizunari begira, hiritarren txartel elektronikoak beste zerbitzuak ere barneratuko ditu, Donosti-bus txartela, esaterako.
Txartelaren sistema DNI digital berriarekin bateragarria izango da eta egiaztapen edo firma digitala eskatzen duten kudeaketak “online” egitea ahalbidetuko du. Txartelaren bidez, administrazio tramiteak egin ahal izango dira, ez bakarrik Donostiako Udalarekin, baita Eusko Jaurlaritzarekin, Gobernu espainiarrarekin, Europako Erakundeekin eta erakunde pribatuekin ere.
Gaur egun, udaletxe gutxik erabiltzen dute txartel elektronikoa –Gasteiz, Gijon, Alconbendas…- baina leku hauetan balantzea oso positiboa izan da Donostiako Udaleko Lehendakaritzako Ordezkaria den Marisol Garmendiaren esanetan.
|