| 2006-04-20
Miramon Elkartegiak zabaldu egin du I+Geko enpresentzako lekua
Teknologia-zentroaren zabaltzearen bigarren fasea osatuko duten lau eraikin berrietako lehena 2008an egongo da erabilgarri. 12 milioi euro kostatuko da, eta teknologia eta ikerketa-enpresak hartuko ditu barne, non 500 ikerlari inguru izango diren lanean.
Enpresa-proiektuetarako espazio gehiago behar zelako burutu da elkartegiaren zabaltzea. Izan ere, gaur egun 46 enpresa daude eta urte amaieran bere gaitasunaren %87ra iritsiko da. Zabaltze-proiektua Arbide dorreen alboan kokatuko da, eta 45 milioi euroko inbertsioa eskatuko du.
Miramongo zabaltze-fase berrian aurreikusi diren lau eraikin berrietako bakoitzak 5000 metro karratu izango ditu; bakoitzak hiru altuera izango ditu, eta baita barne-patioa eta lurrazpiko aparkalekuak ere. Joakin Tellería, teknologia-elkartegiko zuzendariak, zortzi edo hamar urte barru lau eraikinak martxan egongo direla espero du.
Lehen eraikinak- A1- enpresa teknologiko eta berritzaileak hartuko ditu barne, eta 500 bat langile izango ditu. Beste lau eraikinetan 1800 lagunek egingo dute lan, gutxi gorabehera. Gaur egun, elkartegiak unibertsitateekin duen harremana sendotu egin da, eta gaur egun arte, 46 enpresa hauetan, 160 doktore eta 250 bekadunek egiten dute lan.
Julián Sánchez Alegría, Euskal Herriko Teknologia-Elkartegien Sareko presidenteak, Miramon Teknologia-Elkartegiko enpresen eta ikerketa-zentroen jardueren balantzea egin zuen joan den urtean, eta “bikaintzat” jo zuen, 306 milioi euroko fakturazioa lortu baitzuten, joan den urtean banio %29 gehiago. Donostiak ikerketa eta garapenean egiten duen gastua %9 baino gehiagokoa da Euskadin.
Autonomia-Erkidegoaren barruan, Donostiako Udala da Teknologia-Elkartegian gehien inbertitzen duena. Donostiako Teknologia-Elkartegian, SPRIk %55,96ko partaidetza du, Gipuzkoako Foru-Aldundiak %20,85ekoa, Kutxa Fundazioak %14,87koa eta Donostiako Udalak %8,31koa. Arabako Elkartegian, berriz, SPRIk %64,07ko partaidetza du, Arabako Foru-Aldundiak %33,61ekoa, eta Gasteizko Udalak %2,3koa. Azkenik, Zamudioko Elkartegian, partaidetza ondorengoa da: SPRIk %7,49, Bizkaiko Foru-Aldundiak %24,53, eta Zamudioko Udalak %0,57.
|