bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2006-04-20
Donostia Innovation: ezagutzaren eta berrikuntzaren sarea Donostialdean

Donostiako Plan Estrategikoak Donostia Innovation jarriko du martxan laster. Webgune erako nazioarteko sare itxia izango daeta harremanetarako ezagutza eta berrikuntza-sistema gisa funtzionatuko du Donostian/Gipuzkoan. Sareak harremanetan jarriko ditu, hain justu, Donostian/Gipuzkoan jaio eta gure ingurunetik kanpo lan egiten duten eta berrikuntzaren arloarekin erlazionatuta dauden ikerlari, komunikatzaile, enpresa-zuzendari, ikasle eta eragileak.

Donostia Innovationek Donostian/Gipuzkoan jaio diren (edo hiri honekin harremanen bat duten) eta berrikuntzaren arloan lan egiten duten pertsonak non dauden eta zertan lan egiten duten identifikatu nahi du. Honenbestez, kontaktuen sarea egin ahal izango da, atzerrian lan egiten duten gaitasun handiko pertsonak berriro gure Enpresa, Teknologia Elkartegi eta Unibertsitateetara ekartzeko, eta baita pertsona hauek erakartzeko ere, Donostia/Gipuzkoako proiektuetan parte har dezaten. Honez gain, informazio eta dokumentaziorako zerbitzu interaktiboa jarriko da martxan erakundeentzat eta sektoreko profesionalentzat, trukerako eta gogoetarako lekuak sortuko dira, eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresa berrien eta enplegu kualifikatuaren sorrera bultzatuko dira.

Harreman-sarea etorkizunerako arlo estrategikotan banatuko da: Bioteknologia, Teknologia Berriak (nanoteknologiak, mikroteknologiak, IKTak…), Ikus-entzunezko Jarduerak eta Beste Arloak. Edukiei dagokienez, ondorengoak hartuko ditu barne: berrikuntzaren gaiari buruzko informazioa (albisteak, Donostian eta beste hiri batzuetan egiten diren proiektuak), iritziak (elkarrizketak, adituen artikuluak) eta interakzioa (nazioarteko lankidetzak, jardunaldi, kongresu edo ponentzien antolaketaeta Donostialdean lana eskaintzea ahalbidetuko duen atala).



Donostiak “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri” bihurtzeko apustua egin du 2010eko Plan Estrategikoan, eta helburu honen emaitza da Donostia Innovation. Berrikuntzan inbertitzea ezinbestekoa da gure biziraupenerako, eta gure gizartearen bizi-kalitatea mantentzeko: beharrezkoa da, alde batetik, sektore helduenetariko batzuk ordezkatuko dituzten sektore berrien jarduera sortzeko, eta bestetik, sortzen ari diren beste lurralde batzuen aldean lehiakor izateko, edo prestakuntza bikaina duten gure gazteei enplegu kualifikatua eskaintzeko.

Lan-ildo honi dagokionez, donostiar eta gipuzkoar “diasporaren” fenomenoarekin erlazionaturiko aukera ugari dago; izan ere, gaitasun handiko pertsonek alde egiten dute urte askotan prestakuntza jaso ondoren, hemen ez dugulako gaitasunik jarduera berriekin erlazionaturiko enplegu kualifikaturik sortzeko.

Sarearen helburua, beraz, gaitasun handiko langileak eta ezagutza erakartzea, jarduera estrategikoen erlazionaturiko enpresak erakartzea, eta donostiar/gipuzkoar hauek gure ingurunetik kanpo egiten duten lan garrantzitsua aintzat hartzea litzateke.

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria