| 2006-04-20
Donostiako Plan Estrategikoak ideia-lehiaketa antolatu du Sormenaren Eguna dela eta
Apirilaren 21a Sormenaren Eguna da mundu mailan, eta Donostiako Plan Estrategikoak, sormena eta berrikuntza bultzatzeko apustuari jarraituz, ideia-lehiaketa bat antolatu du egun honetatik aurrera. Helburua donostiarrek etxebizitza, enplegua eta aisiarako eskaintza hobetzeko ideia sortzaileak ekartzea da.
Duela
gutxi, Donostiako Plan Estrategikoak hiritarren
pertzepzioari buruzko inkesta bat egin zuen,
eta bertan emaitzak oso positiboak izan ziren
orokorrean – donostiarren %95a pozik
dago bere hirian bizitzeaz- baina, era berean,
hobetzeko alderdiak ere identifikatu ziren,
eta, horregatik hain zuzen ere, konponbideak
planteatzeko gonbita egin nahi diegu hiritarrei
inkestan gutxien baloratzen ziren gaietan
irtenbideak bilatzeko: etxebizitza, enplegua
eta aisiarako eskaintza. Ideiak apirilaren
21etik maiatzaren 20ra proposatu ahal izango
dira www.donostiafutura.net
webgunean, eta maiatzaren 24tik ekainaren
1era bozkatzeko aukera egongo da.
Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, ezinbestekoa da ezagutza sortu, berritu eta eraikitzeko gure gaitasuna handitzea. Sormenak eragiten ditu hobekuntza dakarten aldaketak eta, hori dela eta, Donostiako Plan Estrategikoak Sormenaren Eguna aprobetxatu nahi du donostiarren sormena bultzatzeko. Sari gisa New Yorkera bidaia eskainiko duen ideia-lehiaketa hau, gainera, aukera bikaina da hiritarrek askatasun osoz Donostiari buruz duten iritzia eman eta hobekuntzak proposatzeko. Honez gain, Unibertsitateen laguntza eskatuko da gazteen parte-hartzea bultzatzeko, sormen-iturri baitira.
Sormenaren eta Berrikuntzaren Eguna, ideia berriak sortzeko eta irudimena gure bizitzaren arlo guztietan erabiltzeko dugun gaitasuna ospatzeko eguna da. “Sortzekogaitasuna duzu. Onar ezazu!” lemapean, 50 lurralde baino gehiagok ekitaldiak egingo dituzte egun horretan. Hain zuzen, sormen handienetariko historiako pertsonaiaren, Leonardo Da Vinciren jaiotza-eguna delako aukeratu da egun hori. Sormenaren eta Berrikuntzaren lehen Eguna 2002 urtean egin zen Chicago, San Diego, Río de Janeiro, Paris, Hamilton, Toronto eta Amsterdamen. Kanadako jende-talde bati bururatu zitzaion, eta mundu osoan barrena ari da hedatzen.
- Sormenaren
Egunaren inguruan antolatu duen lehiaketaren
oinarriak
-
Parte hartu lehiaketan zure ideiekin
| IDEIA-LEHIAKETA DONOSTIAN |
| Zer egin |
Donostia hobetzeko ideia bidali. Planteaturiko 3 ataletako edozein hauta daiteke. |
| Atalak |
Enplegua
Etxebizitza
Aisiarako eskaintza
|
| Non idatzi |
www.donostiafutura.net |
| Ideiak bidaltzeko epea |
Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra |
| Bozkatzeko epea |
Maiatzaren 24tik ekainaren 1era |
| Lehiaketaren emaitza |
Ekainak 2 |
| Saria |
1. saria: 5 eguneko bidaia New Yorkera bi lagunentzat
2. saria: iPod-a
3. saria: Bizikleta
|
|