bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana  komunikabideetan
 

2003-04-10
Bioteknologia, hazten ari den sektore bat

Pasa den urtean, Espainiako Bioenpresa Elkartea (ASEBIO) argitaratutako 2002 txostenaren arabera, espainiar bioteknologiak 4.900 euroen gainetik zegoen negozio bolumena sortu zuen, aurreko urtean baino ehuneko 2 gehiago. Zenbakiek hala adierazten dute: etorkizun oparoa du sektore honek.

Beren produkzioa ohiko teknologien erabileran oinarritzen duten enpresa asko, bioteknologia aplikazioak sartzea planteatzen ari dira. Bioekintzailea izatea, edo gure ohiko enpresa bioteknologiak eskaintzen dituen aukeretara egokitzea, gero eta ohikoagoa da. Teknologia berri honek erakutsi du gizaki eta animalien osasuna bezalako gertuko alorretan zabaltzeko gaitasun handia duela, bai eta nekazaritza-elikadura, edo ingurugiroan ere.

Bestalde, bioteknolgoia sektoreak, azken urteotan, inbertsoreeen interes handia eragin du, batez ere giza genoma aurkitu ondoren sortutako iraultzaren ondoren. 1988 baino lehen, enpresek ez zuten apenas sektore honetan inbertitzen. Egun, arrisku kapitaleko konpainien ehuneko 20 eta 25 inguruk inbertitzen du bioteknologian.

Espainiar bioenpresa

Espainiako bioteknologia enpresen erretratu robotak adierazten digunez, enpresa hauek oso aktiboak dira: ehuneko 78k kapital gehiena nazionala dutenak dira; gainera, esportazio gaitasun handia dute, eta esfortzu berritzaile handia egiten dute (berrikuntza gastuak fakturazioa bikoizten du).

Hala ere, Asebio txostenaren arabera, orokorrean, enpresa hauek txikiak izaten dira, 100 langiletik beherakoak, eta alor onetan duten esperientzia duela gutxikoa izaten da (%40 azken hiru urteotan eratu da). Bioteknologia alorreko Espainiako 200 enpresa baino gehiagotik, %20 bakarrik aritzen dira bioteknologian guztiz, gizaki eta animalia osasun nekazaritza-elikadura, eta ingurugiroarekin harremana duten sektoreetan. Besteak transformazio/merkaturatzaileak dira, edo produktu bioteknolgikoen azken erabiltzaileak.

Hazten ari den interes bat dago administrazioen aldetik garapen bioteknolgoikoaren inguruan. Europar Komisioak ere jarrera aldaketa bat adierazi du, gero eta inplikatuagoa dago bioteknologiaren sustapenean, eta lider diren merkatuetatik banatzen gaituen distantzia murrizteko plan estrategiko bat du.

Hala ere, jarduera koordinatu falta nabaritzen da. Zenbait komunitate autonomok bioteknologia sustatzeko programa handiak jarri dituzte martxan. Hau da Euskadiko Biobask-10 programaren kasua, honen helburua, sektore hau Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea da. Plan honekin, zortzi urtetan 40 enpresa eta 3.000 lanpostu sortzea aurreikusi da. Bestalde, Madril eta Kataluniak, bioteknologiam ikerketa eta berrikuntza planetako estrategia lehentasun gisa mantentzen dute

Bioteknologia Europan

Europar Komisioa, urte honetako urtarrilean hasitako ikerketa programan 2.150 milioi euro inbertitzea aztertzen ari da. Bioteknologia alorreko jarduera planean, europar zientzialarien mugikortasuna sustatzea, enpresa kudeaketa konpetentziak sustatzea, eta jabetza intelektualen eskubideen babesa daude.

Gainera, Europar Batasunak bioteknologia europar komunitate eta operatzaile sare bat sortu nahi du, ezagutza trukea errazteko.

2005ean europar bioteknologia sektoreak 100.000 milioi eurotik gaineko negozio bolumena sortu ahal izatea aurreikusten da. Egun, Europan, Amerikako Estatu batuetan baino enpresa gehiago daude bioteknologian aritzen direnak. Hala ere, europar merkatua, estatubatuar merkatua baino enpresa txikiagoz osatua dago, azken honek pertsona gehiagori ematen die lana, kapitalizazio handiagoa du, eta teknologia honetan oinarritutako produktu gehiagotan egiten du lan.

  igo
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria