|
2003-12-18
VICOMTech-ek ere parte
hartu zuen Miramongo II. Topaketetan
Abenduaren 12an, azken proiektuen berri
eman zuen irudi medikoen tratamenduaren nahiz
telemedizinaren inguruan
Esan bezala, abenduaren 12an VICOMtech Ikerketa
Zentroak Miramon Enpresa Digitala-k antolatutako
topaketan parte hartu zuen, "Informazioaren
Teknologiak medikuntzan. Irudi Medikoen Tratamendua
eta Telemedizina". Bertan, enpresa munduko
eta teknologia berriekin lotutako kolektiboak
izan ziren honako helburu honekin: batetik,
euren ezaupideak kontrastatu eta eguneratu,
eta bestetik, berriz, kontaktu berriak izan
eta negozio sortu.
VICOMTech Donostiako Teknologi Parkean kokatutako
enpresa da, eta irudi medikoen tratamenduen
dago espezializatuta; baita informazio medikoa
transmititzeko sistemen garapenean ere. Hala,
aipatu topaketan hainbat kontu hartu ziren
ahotan: ikerketa-proiektuak, etorkizuneko
joerak eta osasun alorrari mesede egin diezaioketen
aurrerapen teknologikoak.
Amaitzeko, egitarauan zenbait gai aztertu
ziren, esate baterako errealitate birtualeko
teknologiak, kirurgiaren aldeko babesa edota
minbizia tratatzeko hiru dimentsioko simulazioa.
|