buscar
Visita guiada
 
volver a EL PLAN EN LOS MEDIOS

Eurohiria, etorkizuneko helburua

Plan Estrategikoaren Batzorde Exekutiboak eskatu du bertan sartzea

Hiriko Plan Estrategikoaren Batzorde Exekutiboaren bileran, Donostia-Baiona Eurohirian parte hartzea eskatu zuen. Hiriak etorkizunean izango dituen erronken artean, mugaz gaindiko harremanak indartzea dagoenez, Udal Gobernuak Aldundiari egindako eskaera onartzea eskatu zuen Plan Estrategikoak. Batzorde honetan, Udaleko alderdi politikoez gain, MCC, Miramon Teknologia Parkea, Kutxa, EHU eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak daude, besteak beste. Batzar Nagusietako PSE-EEk eskaera bera egin zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hiriak bertan egon behar duela eskatu zuten Gipuzkoako Sozialistek.

Plan Estrategikoaren bileran, Donostia-Irun eremuko alkateen batzorde bat sortzea proposatu zuten. Batzorde hori nola sortu daitekeen ikertu, eta aztertu behar dute orain Plan Estrategikoaren bulegoko ordezkariek.

Bere aldetik, EAJ oso pozik azaldu zen asteleheneko bileran bere proposamen guztiak onartu zituztelako. Xabier Ezeizabarrena bozeramaileak esan zuenez, «2006rako egiteko dauden lanen artean, guk proposatutako bat onartu zuten. Hain zuzen, Planetik egiten diren hurrengo inkestak, auzoetako herritarrei egitea, hiria osotasunean hartzeko». IRUTXULOKO HITZA
  subir
Contacte con el gabinete de prensa a través del siguiente correo electrónico: prentsa@donostiafutura.net
Contacta con nosotros | Portada | Guía del Plan | Comunicación | Banco de ideas | Docuteca | Boletín